Liskarra izan da Biteri kalean Ertzaintzaren eta piketeen artean. Informazio piketeak kale horretako banketxe baten aurrean zeudela, tira-bira sortu da piketeen eta Ertzaintzaren artean, eta azken horiek grebalarien kontra oldartu dira. Zaurituak daude...
Greba orokorraren deialdiarekin bat egin dute Hondarribiko herritarrek. Hezkuntzan erabatekoa da, eta dendek nahiz ostalaritza establezimendu gehienek ez dute zabaldu. Sokoako dendek ateak itxi dituzte goizetik, eta Portuko gehienak ere itxi...
Sanmartzial jaietako ekainaren 22ko kontzertuan ariko diren bi taldeetako bat aukeratzeko herri bozketa egingo dute. Lau talderen artean bozkatzeko aukera izango da eta boto gehien duen taldea Rasmiguel & Tafariren teloneroa izango da. Belen Sierra Kultura ordezkariak eta arloko zuzendari Patxi Presak joan zen ostegunean aurkeztu zuten ekimena, eta azaldu zuten froga bat izango dela jaiak bukatu ondoren ireki nahi duten prozesu partehartzaileari begira. Belen Sierrak onartu zuen aurten gauza asko ezin direla aldatu, denbora gutxi dagoelako: “Sanmartzialek oso programazio sendotua daukate, eta bertan, udalaren kultur programazioa pribatuek antolatutako beste ekitaldi batzuekin partekatzen eta osatzen da. Egun batzuetan aldaketak egitea zaila da, baina uste dugu zenbait aldaketa egiteko unea iritsi dela, eta irundarrek beraiek eman behar dutela horri buruzko iritzia”. Horregatik, sanmartzialak bukatu bezain pronto jai prozesu partehartzailearen eztabaidari heltzeko konpromisoa agertu dute Sierrak eta Presak. “Jendeak ulertuko due aldaketa parte-hartzailerako prozesu bat hasi dugula eta pixkanaka sendotuz joango dela”, gaineratu du Kultura ordezkariak. Bitartean, ekainaren 22ko kontzertuan ariko den talde teloneroa erabakitzeko herritarrek lau talderen artean bozkatzeko aukera izango dute, herrikoak laurak: PLV Havoc, Joe La Reina, Andrakan eta Correos. Apirilaren 10a arte bozkatu daiteke. Presak azaldu zuen musika promotoreekin hitzegin dutela, eta taldeen lau talde horiek aukeratzeko irizpideak [...]
Lezoko kaskoan ez ditu inork zabaldu ateak. Herriko ikastetxeetako langileek ere bat egin dute grebarekin, eta herriko poligonoetan ia erabatekoa izan da lanuztea; 103 poligonoan enpresaren bat lanean ibili da goizean goiz, eta informazio piketeak bert...
Greba orokorraren deialdiarekin bat egin du udalak ere. Atzoko plenoan, lan erreformari buruzko mozioa aztertu zuten zinegotziek, eta Bilduko zinegotzien aldeko botoekin atera zen aurrera. Aiora Perez de San Roman alkateak ·langileok urtetako borrokar...
Joan zen astean ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreratu bezala, Irungo lantegi guztiek bat egin dute grebarekin, eta aurreko deialdi batzuekin alderatuta, langileen erantzuna askoz handiagoa izaten ari da. Goizeko lehen orduetatik pikete informatiboak egon dira, baina apenas egon da istiluren bat, lan egitera joan direnak oso gutxi izan direlako. 10:00etan manifestazioa egin dute erdialdean eta, ordu horretan, industria gune guztiak geldirik zeuden. Arratsalderako manifestazio handia deitu dute. 19:00etan abiatuko da Zabaltza plazatik. Eskualdeko mobilizazioa da eta Hondarribiko langileak ere espero dituzte. Arratsaldeko manifestazioaren ondoren sindikatuetako ordezkariek balantzea egingo dute, eta, zalantzarik gabe, balorazioa oso positiboa izango da. Merkataritza ere geldirik Sindikatuen arabera gaurko eguna langileen eskubideen aldeko borrokan urrats handia izango da, edo langileen eskubideen murrizketen kontra, nahi bezala. Eguerdian Irungo erdialdean antzematu den bezala, etxeko lanen banaketa parekatuagoa izateko ere balio izan du M29ak, egun batez bada ere. Eskolak eta fabrikak itxita egonik, haur parkeak gainezka zeuden, eta ohi baino aita gehiago ikus zitezkeen haurren zaintza lanetan. Erdialdeko merkataritzaren gehiengoak ez du gaur goizean pertsiana igo. Colon pasealekuan, esaterako, %80tik gorakoa izan da deialdiaren erantzuna; hori bai, taberna eta okindegi-kafetegi askok ireki dute. Igande bateko giroa zegoen: espaloiak jendez beteta, batzuk paseatzen, eta beste batzuk egonean. Auzoetako [...]
Jaieguna balitz bezala, gaur ez da pertsianarik igo Errenteria-Oreretako lantegi eta komertzioetan. Ez da, ordea, jaieguna, eta kalean greba orokorraren aldeko aldarrikapenak izan dira nagusi. Goizean goiz jarri dira piketeak martxan, goizeko seietan b...
Portua geldirik dago, eta lau barrutietan komertzioa erabat itxita, baita udala eta hezkuntza zentroak ere. Trintxerpen eta San Pedron, Portuko langileak irten dira manifestazioan, 07:30ean batzarra egin ondoren, kalez kale. Antxon, pikete i...
Aste honetan Fernando San Martin Irungo udaleko Gazteria ordezkariak Martindozenea Gaztelekuaren iazko jarduera balantzea egin du. “Instalazio hau sortu zen gizarte azpiegitura bat izateko helburuarekin, zeina gazteak elkartzeko toki bat izatea baina harago baitoa. Beraz, hemen antolatzen ditugun jarduerekin gizarteratzeko helburu eta pedagogi helburu horiekin betetzea nahi dugu, zeinaren bitartez balioak sortu ahal baitira gazteengan”, esan zuen astearteko agerraldian. Azaldu zuenez, Gaztelekuak hiru gune ditu: multiteka (bost ordenagailu eta interneteko sarbidearekin), erabilera anitzeko aretoa, eta adingabeak elkartzeko gune bat. Azken gune horrek adin talden araberako ordutegia du, hala ezarri zelako 2010ean; San Martinek adierazi zuen erabaki horri esker adin bakoitzaren beharrei egokitutako jarduerak antolatzeko aukera dagoela: “topaguneak modu horretan sozio-hezkuntzazko gune bat izateko helburua betetzen du, Irungo nerabeen beharrei eta eskariei egokitua, batez ere bertako parte-hartzea boluntarioa eta librea delako, eta bertan harremanetan jarri ahal izan dira, lagunak egin ahal izan dituzte eta abar”. Guztira, hiru guneetan 9.954 erabilera zenbatu zituzten iaz, eta horietatik 5.231 elkartzeko gunean jasotakoak izan ziren. Tailer arrakastatsuak Gazteria ordezkariaren arabera, 2011 urtean gaztelekuak nerabeen adierazpena, ekimena eta partehartzea bultzatu zituen, eta horren bi adibide jarri zituen: Komimi Azoka, 3.000 lagunek bisitatu zutena, eta Break Txapelketa, 265 partehartzaile izan zituena. Horrez gain, urtean zehar Martindozenean antolatu [...]