Pedro Etxeberria eta Naiara Casi izan dira Oiartzungo proban azkarrenak
I. Txakurkros Txapelketan 63 korrikalari iritsi dira helmugara; Gipuzkoako Ligarako balio izan die Igandean jokatu zuten herrian lehen aldiz txakurkros proba bat: Oiartzungo I. Txakurkros Txapelketa. Arritxulo inguruan izan zen, eta sei kilometroko proba bukatzen lehenak Pedro Etxeberria (Zura txakurrarekin) eta Naiara Casi (Ruka txakurarekin) izan ziren. Etxeberria zumaiarrak 24 minutu eta 29 segundotan bukatu zuen ibilbidea, eta Casi donostiarrak 29 minutu eta 34 segundotan. Eguraldia lagun izan zuten parte hartzaileek, eta guztira 63 lagun iritsi ziren helmugara. Horietatik, bik parte hartu zuten Txakurkros Txiki proban: Jon Perez errenteriarrak eta Aitor Agirre donostiarrak. Oarso Bidasokoak parte hartzaileak 23 izan ziren. Horiei dagokienez, korrikalari azkarrena Juan Mari Lujanbio sanjuandarra izan zen, beteranoetan. Bosgarren postuan iritzen zen helmugara Txopo txakurrarekin. 00:25:34ko denbora egin zuen. Gipuzkoako Liga Igandean herrian jokatutako proba puntuagarria zen Gipuzkoako Ligarako. Oiartzungo irabazleak, bai Etxeberria eta baita Casi ere, hirugarren postuan daude Gipuzkoako Ligako sailkapenean. Gipuzkoako lehen postuan, mutiletan, Iskander Rodriguez arratzuarra dago. Nesketan, Zumarragako Larraitz Sorron. Eskualdeko korrikalariei dagokienez, lehenengo hiru postuetan lau txakurkroslari daude: beteranoetan Patxi Azpiazu oreretarra lehena da eta Lujanbio bigarrena; Leire Fernandez errenteriarra nesketan lehena da, eta herri bereko Jon Perez, gazteetan. SAILKAPENAK Oiartzun Mutilen podiuma. Pedro Etxeberria (00:24:29), Mikel Etxeberria (00:24:32) eta Jon [...]
I. Txakurkros Txapelketan 63 korrikalari iritsi dira helmugara; Gipuzkoako Ligarako balio izan die
Igandean jokatu zuten herrian lehen aldiz txakurkros proba bat: Oiartzungo I. Txakurkros Txapelketa. Arritxulo inguruan izan zen, eta sei kilometroko proba bukatzen lehenak Pedro Etxeberria (Zura txakurrarekin) eta Naiara Casi (Ruka txakurarekin) izan ziren. Etxeberria zumaiarrak 24 minutu eta 29 segundotan bukatu zuen ibilbidea, eta Casi donostiarrak 29 minutu eta 34 segundotan.
Eguraldia lagun izan zuten parte hartzaileek, eta guztira 63 lagun iritsi ziren helmugara. Horietatik, bik parte hartu zuten Txakurkros Txiki proban: Jon Perez errenteriarrak eta Aitor Agirre donostiarrak. Oarso Bidasokoak parte hartzaileak 23 izan ziren. Horiei dagokienez, korrikalari azkarrena Juan Mari Lujanbio sanjuandarra izan zen, beteranoetan. Bosgarren postuan iritzen zen helmugara Txopo txakurrarekin. 00:25:34ko denbora egin zuen.
Gipuzkoako Liga
Igandean herrian jokatutako proba puntuagarria zen Gipuzkoako Ligarako. Oiartzungo irabazleak, bai Etxeberria eta baita Casi ere, hirugarren postuan daude Gipuzkoako Ligako sailkapenean.
Gipuzkoako lehen postuan, mutiletan, Iskander Rodriguez arratzuarra dago. Nesketan, Zumarragako Larraitz Sorron.
Eskualdeko korrikalariei dagokienez, lehenengo hiru postuetan lau txakurkroslari daude: beteranoetan Patxi Azpiazu oreretarra lehena da eta Lujanbio bigarrena; Leire Fernandez errenteriarra nesketan lehena da, eta herri bereko Jon Perez, gazteetan.
SAILKAPENAK
Oiartzun
- Mutilen podiuma. Pedro Etxeberria (00:24:29), Mikel Etxeberria (00:24:32) eta Jon Gonzalez (00:25:18).
- Nesken podiuma. Naiara Casi (00:29:34), Leire Fernandez (00:30:16) eta Larraitz Sorron (00:33:53).
- Txakurkros Txiki. Jon Perez (00:31:25) eta Aitor Agirre (00:36:46).
Gipuzkoako Liga
- Mutilen sailkapena. Iskander Rodriguez, Jon Gonzalez eta Pedro Etxeberria.
- Nesken sailkapena. Larraitz Sorron, Eneritz Oiartzabal eta Naiara Casi.
- Gazteak, mutilak. Jon Perez eta Aitor Agirre
- Gazteak, neskak. Leire Fernandez.

