
Gaurko plenoan lan erreformari eta ‘Bateragune auzia’-ri buruzko mozioak ere landuko dituzte Martxoko ohiko udalbatzarra gaur egingo dute, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hemezortzi puntuko gai zerrenda dute zinegotziek, eta horien artean, os...

Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketako Oiartzungo kanporaketan 70 dantzari aritu dira Lau lehenengo postu zeuden jokoan asteburuan, eta Oarsoaldeko dantzariek hiru eskuratu zituzten, Gazteen Gipuzkoar Aurresku (mutilak) eta Soinu Zahar (neskak) Txapelketaren Oiartzungo saioan. Oiartzungo Idoia Leonetek eta Aritz Olartek (B Sailean), eta Lezoko Nora Frailek (A Sailean) eskuratu zuten lehenengo postua. Eskualdeko beste dantzari batzuk ere sartu ziren lehenengo hiru onenetan. A Saileko hirugarren postua eskuratu zuen Oiartzungo Katerin Artolak eta bigarrena, Iker Belintxon lezoarrak. B Sailean, Errenteria-Oreretako Beñat Salegi bigarren izan zen. Guztira, 70 dantzari inguru aritu ziren Elorsoroko taula gainean larunbatean eta igandean. Guztiek, maila altua dutela erakutsi zuten. SAILKAPENA A Saila (7-11 urte) Neskak. Nora Fraile (Lezo), Idoia Narbaiza (Legazpi) eta Katerin Artola (Oiartzun). Mutilak. Aitor Lasa (Hernani), Iker Belintxon (Lezo) eta Iñaki Lasa (Donostia). B Saila (12-15 urte) Neskak. Idoia Leonet (Oiartzun), Miren Astigarraga (Elgoibar) eta Maddi Otegi (Billabona). Mutilak. Aritz Olarte (Oiartzun), Beñat Salegi (Errenteria) eta Aimar Odriozola (Ibarra).

Denboraldi hasiera ona izaten ari da Arkaitz Iza txirrindulari oiartzuarra. Hirugarren postua eskuratu zuen asteburuan Artaxoako BTT Klasikoan (Nafarroa). Probako lehena Diego Latasa izan zen, eta bigarrena Daniel Armendariz. 40 kilometroko proba osatu...

Batzarretan jasotako datuen arabera, grebak eragin handia izango du, sektore publikoan nahiz pribatuan Greba Orokorraren gertutasuna nabari da. Hilaren 29an kalera irteteko deialdiak ugaritu egin dira azken ordutan, eta lantegi eta bestelako lantokietan batzarrak egin ahala, gero eta gehiago dira greba egingo dutela iragarri duten enpresak. Sektore publikoan nahiz pribatuan izango du eragina grebak, sindikatuetatik zabaltzen ari diren datuen arabera. Atzo goizean, esaterako, batzarra egin zuten Arizabalon Pasaiako udaleko ordezkariek, eta ondoren elkarretaratzea, udaleko langile guztiei grebara batu daitezen eskatzeko. Batzarrean lan erreformaren ondorioak izan zituzten hizpide, eta arreta berezia jarri zuten erreformak sektore publikoan izango duen eraginean. Irungo Udala Irungo Udalean, bestalde, astelehenean egin zuten batzarra, eta bertako enpresa batzordeak langileak greba egitea erabaki dutela jakinarazi du. Udalean ordezkaritza duten alderdiei ere zuzendu dira: «Udal honetako alderdiei erreformarekiko duten jarrera publikoki argitu dezaten eskatzen diegu». Irunen egingo den manifestaziora joateko ere eskatu diete. Hondarribiko eta Lezoko udalek ere greba egingo dutela iragarri dute, baita Hondarribiko udal kiroldegiko langileek ere. «Burujabetza» Oreretako ezker abertzaleak ere kalera irteteko deia luzatu du etzirako «beste eredu sozial, ekonomiko eta politiko bat beharrezkoa dela» erakusteko. «Espainiako Gobernuaren politika ekonomikoari aurre egin eta gizartea kolpatzen ari den krisi ekonomikoa gainditzeko burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatzeko [...]

I. Txakurkros Txapelketan 63 korrikalari iritsi dira helmugara; Gipuzkoako Ligarako balio izan die Igandean jokatu zuten herrian lehen aldiz txakurkros proba bat: Oiartzungo I. Txakurkros Txapelketa. Arritxulo inguruan izan zen, eta sei kilometroko proba bukatzen lehenak Pedro Etxeberria (Zura txakurrarekin) eta Naiara Casi (Ruka txakurarekin) izan ziren. Etxeberria zumaiarrak 24 minutu eta 29 segundotan bukatu zuen ibilbidea, eta Casi donostiarrak 29 minutu eta 34 segundotan. Eguraldia lagun izan zuten parte hartzaileek, eta guztira 63 lagun iritsi ziren helmugara. Horietatik, bik parte hartu zuten Txakurkros Txiki proban: Jon Perez errenteriarrak eta Aitor Agirre donostiarrak. Oarso Bidasokoak parte hartzaileak 23 izan ziren. Horiei dagokienez, korrikalari azkarrena Juan Mari Lujanbio sanjuandarra izan zen, beteranoetan. Bosgarren postuan iritzen zen helmugara Txopo txakurrarekin. 00:25:34ko denbora egin zuen. Gipuzkoako Liga Igandean herrian jokatutako proba puntuagarria zen Gipuzkoako Ligarako. Oiartzungo irabazleak, bai Etxeberria eta baita Casi ere, hirugarren postuan daude Gipuzkoako Ligako sailkapenean. Gipuzkoako lehen postuan, mutiletan, Iskander Rodriguez arratzuarra dago. Nesketan, Zumarragako Larraitz Sorron. Eskualdeko korrikalariei dagokienez, lehenengo hiru postuetan lau txakurkroslari daude: beteranoetan Patxi Azpiazu oreretarra lehena da eta Lujanbio bigarrena; Leire Fernandez errenteriarra nesketan lehena da, eta herri bereko Jon Perez, gazteetan. SAILKAPENAK Oiartzun Mutilen podiuma. Pedro Etxeberria (00:24:29), Mikel Etxeberria (00:24:32) eta Jon [...]

Lartaun Abesbatzak eta Oiartzungo Flauta Taldeak, kontzertua emango dute lehen aldiz etzi, Maddalen Dorronsororen eta Iñaki Gurrutxagaren zuzendaritzapean, hurrenez hurren. Udaletxean izango da, 20:00etan. Talde bakoitzak emanaldi txiki bat eskainiko ...

Oiartzun Irratiko gaurko Kirolez blai! saioan, dantzaz ariko dira, eta honako galderak erantzuten ahalegindko dira: Dantza beste kirol mota bat da? Euskal dantza kirola da? Hiru gonbidatu izango dira irratian: Izar Aizpuru, Ane Badiola eta Imanol Etxeb...

Israeli Boikot ekimenaren eskutik, Biladi Hadi liburuaren aurkezpen musikatua izango da gaur Makutxo tabernan, 20:00etan. Palestinan ikusi eta ikasitakoa abiapuntu, liburua eta diskoa sortu dituzte. Liburua Makutxon eros daiteke 10 euroren truke. Horre...