Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Grebaren atarian mobilizazioetan parte hartzeko deiak ugaritu dira

Batzarretan jasotako datuen arabera, grebak eragin handia izango du, sektore publikoan nahiz pribatuan Greba Orokorraren gertutasuna nabari da. Hilaren 29an kalera irteteko deialdiak ugaritu egin dira azken ordutan, eta lantegi eta bestelako lantokietan batzarrak egin ahala, gero eta gehiago dira greba egingo dutela iragarri duten enpresak. Sektore publikoan nahiz pribatuan izango du eragina grebak, sindikatuetatik zabaltzen ari diren datuen arabera. Atzo goizean, esaterako, batzarra egin zuten Arizabalon Pasaiako udaleko ordezkariek, eta ondoren elkarretaratzea, udaleko langile guztiei grebara batu daitezen eskatzeko. Batzarrean lan erreformaren ondorioak izan zituzten hizpide, eta arreta berezia jarri zuten erreformak sektore publikoan izango duen eraginean. Irungo Udala Irungo Udalean, bestalde, astelehenean egin zuten batzarra, eta bertako enpresa batzordeak langileak greba egitea erabaki dutela jakinarazi du. Udalean ordezkaritza duten alderdiei ere zuzendu dira: «Udal honetako alderdiei erreformarekiko duten jarrera publikoki argitu dezaten eskatzen diegu». Irunen egingo den manifestaziora joateko ere eskatu diete. Hondarribiko eta Lezoko udalek ere greba egingo dutela iragarri dute, baita Hondarribiko udal kiroldegiko langileek ere. «Burujabetza» Oreretako ezker abertzaleak ere kalera irteteko deia luzatu du etzirako «beste eredu sozial, ekonomiko eta politiko bat beharrezkoa dela» erakusteko. «Espainiako Gobernuaren politika ekonomikoari aurre egin eta gizartea kolpatzen ari den krisi ekonomikoa gainditzeko burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatzeko [...]

admin
Bidasoa
2012/03/28
martxoaren 29ko GREBA OROKORRA

martxoaren 29ko GREBA OROKORRA

Batzarretan jasotako datuen arabera, grebak eragin handia izango du, sektore publikoan nahiz pribatuan

Greba Orokorraren gertutasuna nabari da. Hilaren 29an kalera irteteko deialdiak ugaritu egin dira azken ordutan, eta lantegi eta bestelako lantokietan batzarrak egin ahala, gero eta gehiago dira greba egingo dutela iragarri duten enpresak. Sektore publikoan nahiz pribatuan izango du eragina grebak, sindikatuetatik zabaltzen ari diren datuen arabera.

Atzo goizean, esaterako, batzarra egin zuten Arizabalon Pasaiako udaleko ordezkariek, eta ondoren elkarretaratzea, udaleko langile guztiei grebara batu daitezen eskatzeko. Batzarrean lan erreformaren ondorioak izan zituzten hizpide, eta arreta berezia jarri zuten erreformak sektore publikoan izango duen eraginean.

Irungo Udala
Irungo Udalean, bestalde, astelehenean egin zuten batzarra, eta bertako enpresa batzordeak langileak greba egitea erabaki dutela jakinarazi du. Udalean ordezkaritza duten alderdiei ere zuzendu dira: «Udal honetako alderdiei erreformarekiko duten jarrera publikoki argitu dezaten eskatzen diegu». Irunen egingo den manifestaziora joateko ere eskatu diete.

Hondarribiko eta Lezoko udalek ere greba egingo dutela iragarri dute, baita Hondarribiko udal kiroldegiko langileek ere.

«Burujabetza»
Oreretako ezker abertzaleak ere kalera irteteko deia luzatu du etzirako «beste eredu sozial, ekonomiko eta politiko bat beharrezkoa dela» erakusteko. «Espainiako Gobernuaren politika ekonomikoari aurre egin eta gizartea kolpatzen ari den krisi ekonomikoa gainditzeko burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatzeko kalera irtetea» eskatu dute. «Justizia sozialean oinarritutako eredu sozio-ekonomiko alternatibo baten eraikuntzaren alde aurrerapausoak egin behar direla» iritzi dio  ezker abertzaleak.

«Bidezkoa eta beharrezkoa»
EBrentzako greba «bidezkoa eta beharrezkoa» da, «langileen eskubideen kontra azken hamarkadatan jazo den erasorik larrienetakoa» delako eta lan erreformak «hiritar guztien ongizatea erasotzen duelako». Parte hartze aktiboa eskatu dute, erantzuna jendetsua izatekotan erreforma geldiarazi daitekeela uste dutelako.

Deialdiak
Pasaia
Trintxerpe. Portuko langileak deituta, 07:30ean batzarra eta elkarretaratzea, eta jarraian manifestazioa Trintxerperaino.
Antxo. 08:00etan pikete informatiboak barrutian zehar; 10:00etan manifestazioa
Gure Zumarditik abiatuta eta 18:00etan elkarretaratzea.

Oiartzun
06:00. Eskualdeko deialdia Alcampoko aparkalekuan biltzeko. Pikete informatiboak handik abiatuko dira inguruko industriaguneetara.

Errenteria-Orereta
09:30. Xenpelar plazan biltzeko deialdia.
11:00. Bizikleta martxa abiatuko du zumarditik Donostiarantz.
18:00. Batzarra.
19:00. Manifestazioa.

Irun
06:00. Gabiria industriagunean biltzeko deia.
10:00. Manifestazioa San Juan plazatik abiatuta.
19:00. Manifestazioa Zabaltza plazatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.