Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hondakinen bilketaren gaineko hiru mozio, asteazkeneko plenoan

Urteko bigarren ohiko plenoa egingo du etzi Lezoko Udalbatzak, 19:30etik aurrera. Ostegunean greba eguna izanik, egun bat aurreratu dute udalbatzarra. Hogei puntu jorratuko dituzte bertan, horietatik hamar taldeen mozioak. Hondakinen bilketarena izango da gai nagusia, udaleko hiru taldeek mozio bana aurkeztuko baitute. Horri lotuta, Lezo Zero Zabor Taldeak plenora agertzeko deialdia egin du, gaia ikusita. Horrez gain, Bilduk zein PSE-EEk Espainiako Gobernuak egin duen lan erreformaren gaineko mozio bana aurkeztuko dute. Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotzi sozialistak beste bi mozio aurkeztuko ditu: bakea, elkarbizitza, eta normalizazioa egonkortzeko neurriei buruzkoa izango da bat, eta bestea Emakumeen Nazioarteko Egunaren gainekoa. Gainontzekoak Bilduk aurkeztuko ditu: Bateragune auziari buruzko bat, Lodosako Ibaialde ikastola laguntzeko beste bat eta zainketa partekatuarena. Erakunde adierazpen bat ere jarriko dute mahai gainean, Nazioarteko elkartasuna eta garapenerako euskal lankidetza publikoaren aldekoa.   Bost diktamen Puntu horiez gain, Lezoko herri baratzeen arautzeko diktamena bozkatuko dute. San Pedro auzoan jarriko dituzte, eta dagoeneko herritarrekin hitz egin dute izango duten funtzionamenduaz. Ingurumen arloko gaiekin jarraituz, Jaizkibel-Ulia Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko dekretuari alegazioak jartzea aztertuko dute. Aurtengo lanpostuen zerrenda eta ordenantza fiskalak aldatzea proposatuko du Udal Gobernu Taldeak. Tomas Garbizu musika eskolako datorren ikasturteko tasak eta hobariak ere bozkatuko dituzte.

admin
Bidasoa
2012/03/26

Urteko bigarren ohiko plenoa egingo du etzi Lezoko Udalbatzak, 19:30etik aurrera. Ostegunean greba eguna izanik, egun bat aurreratu dute udalbatzarra. Hogei puntu jorratuko dituzte bertan, horietatik hamar taldeen mozioak. Hondakinen bilketarena izango da gai nagusia, udaleko hiru taldeek mozio bana aurkeztuko baitute. Horri lotuta, Lezo Zero Zabor Taldeak plenora agertzeko deialdia egin du, gaia ikusita.

Horrez gain, Bilduk zein PSE-EEk Espainiako Gobernuak egin duen lan erreformaren gaineko mozio bana aurkeztuko dute. Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotzi sozialistak beste bi mozio aurkeztuko ditu: bakea, elkarbizitza, eta normalizazioa egonkortzeko neurriei buruzkoa izango da bat, eta bestea Emakumeen Nazioarteko Egunaren gainekoa. Gainontzekoak Bilduk aurkeztuko ditu: Bateragune auziari buruzko bat, Lodosako Ibaialde ikastola laguntzeko beste bat eta zainketa partekatuarena.

Erakunde adierazpen bat ere jarriko dute mahai gainean, Nazioarteko elkartasuna eta garapenerako euskal lankidetza publikoaren aldekoa.

 

Bost diktamen

Puntu horiez gain, Lezoko herri baratzeen arautzeko diktamena bozkatuko dute. San Pedro auzoan jarriko dituzte, eta dagoeneko herritarrekin hitz egin dute izango duten funtzionamenduaz. Ingurumen arloko gaiekin jarraituz, Jaizkibel-Ulia Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko dekretuari alegazioak jartzea aztertuko dute.

Aurtengo lanpostuen zerrenda eta ordenantza fiskalak aldatzea proposatuko du Udal Gobernu Taldeak. Tomas Garbizu musika eskolako datorren ikasturteko tasak eta hobariak ere bozkatuko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.