Filatelia elkarteak haurrentzako tailerra antolatu du
Bidasokoa Filatelia eta Numismatika Elkarteak haurrentzako eta gaztetxoentzako (8-14 urte) tailerra egingo du apiriletik ekainera. Etorkizuneko zigilu bildumazaleak izan daitezkeenak erakarri nahi dituzte ikastarora. Larunbatetan izango da, apirilaren ...
Bidasokoa Filatelia eta Numismatika Elkarteak haurrentzako eta gaztetxoentzako (8-14 urte) tailerra egingo du apiriletik ekainera. Etorkizuneko zigilu bildumazaleak izan daitezkeenak erakarri nahi dituzte ikastarora.
Larunbatetan izango da, apirilaren 21etik ekainaren 23ra, Elkano kaleko 3. zenbakiko egoitzan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hamabost plazako tailerra izango da, eta izena emateko ordena errespetatuko dute. Hala, izena eman nahi dutenek bihar pasatu behar dute elkartearen egoitzatik, 11:00etatik 13:00etara.