Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto oreretarra eta Miren Zabaleta Bateragune auziko zigortuek “gatazkaren aterabide demokratikoen” alde egindako ekarpena nabarmendu dute gaur hainbat lagun ezagunek Donostian, Miramar jauregian. “Bake eta konponbiderako lanean diharduten sektore politiko, sindikal eta sozial guztien berme eta sinesgarritasuna dute auzipeturiko lagunek”. Bostak “berehala eta baldintzarik gabe aske” uzteko eskatu dute, bide batez. “Herri honetako gehiengo politiko eta sozialarentzat agerikoa izan zen epaiak herri honetan ematen ari diren urratsak oztopatu eta baldintzatzea zuela helburu. Helburu honetan huts egiten ari dira eta ziur gaude, ez dute lortuko”, esan dute Donostiako ekitaldian. Agerraldian izan dira, besteak beste, Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Mañel Serra Bateraguneko auzipetu ohiak, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak, Joxe Austin Arrieta eta Joan Mari Irigoien idazleak, Ramon Labaien Donostiako alkate ohia, Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Iñaki Soto Gara-ko zuzendaria, Maddalen Iriarte kazetaria, Ramon Agirre aktorea, Oskar Matute Alternatibakoa, Mertxe Colina ABkoa, Rebeka Ubera Aralarrekoa, Rufi Etxeberria ezker abertzalekoa, Kontxi Bilbao EBkoa, Ainhoa Aznarez PSNko zinegotzi ohia, Xabier Mikel Errekondo Amaiurrekoa, Joxean Agirre soziologoa, Iñaki Egaña historiagilea, Karmelo Landa eta Francisco Letamendia Ortzi EHUko irakasleak, Jabi Garnika LABekoa, Jesus Uzkudun CCOOkoa eta Jone Goirizelaia eta Doris Benegas abokatuak. Iazko irailean Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra jarri zien Otegi, Diez, Rodriguez, Jacinto eta Miren [...]
Bidasokoa Filatelia eta Numismatika Elkarteak haurrentzako eta gaztetxoentzako (8-14 urte) tailerra egingo du apiriletik ekainera. Etorkizuneko zigilu bildumazaleak izan daitezkeenak erakarri nahi dituzte ikastarora. Larunbatetan izango da, apirilaren ...
Badajozeko (Extremadura, Espainia) Ilustratutako Ipuinen XV. Saria irabazi dute Hendaian bizi diren Ana Galdosek eta Eider Astrainek, La narradora de historias ipuinarekin. Helduen Mailan jaso dute saria. Galdosek idatzi eta Astrainek ilustratu du lana...
Basari elkartea urez bete zen atzo komuneko matxura batengatik, eta garbitzeko laguntza eskatu dute bazkideek. Zehazki, beheko solairu guztia urez bete zen atzo, eta hainbat bazkide solairu hori garbitzen egon ziren 23:30ak arte. Gaur aseguruko peritua...
Euskal Pilota Egokituko I. Txapelketa jokatzen ari dira gaur Fanderiako frontoian. Guztira, hemeretzi pilotari aritu dira finala jokatzen eskuz binaka eta paletaz binaka, 09:30etik aurrera. Txapelketa bukatuta, berriz, txikienek pilota egokituko erakus...
Sanmartzial jaietako ekainaren 22ko kontzertuan ariko diren bi taldeetako bat aukeratzeko herri bozketa egingo dute. Lau talderen artean bozkatzeko aukera izango da eta boto gehien duen taldea Rasmiguel & Tafariren teloneroa izango da. Belen Sierra Kultura ordezkariak eta arloko zuzendari Patxi Presak joan zen ostegunean aurkeztu zuten ekimena, eta azaldu zuten froga bat izango dela jaiak bukatu ondoren ireki nahi duten prozesu partehartzaileari begira. Belen Sierrak onartu zuen aurten gauza asko ezin direla aldatu, denbora gutxi dagoelako, “baina jendeak ulertuko du aldaketa parte-hartzailerako prozesu bat hasi dugula eta pixkanaka sendotuz joango dela”, gaineratu du Kultura ordezkariak. Irundarrek lau talderen artean bozkatzeko aukera izango dute, herrikoak laurak: PLV Havoc, Joe La Reina, Andrakan eta Correos. Apirilaren 10a arte bozkatu daiteke udal webgunearen bitartez. Gainera, hiritarrek egitarauaren inguruko iritzia eman dezakete bertan, jaietako programan zer gehitu edo zer kenduko lukete esateko.
Aurten 30 urte betetzen dira Esteban Muruetagoiena hil zenetik. Muruetagoiena ondarrutarra medikua zen herriko anbulatorioan. Guardia zibilak atxilotu zuen 1982ko martxoan, eta egun batzuetara hil zen, “jasandako torturen ondorioz”. Gaur e...
Ardo dastatzea antolatu du biharko Amigusto blogak. Bi dastatze egingo dituzte Butron pasealekuko Ondarraitz jatetxean: profesionala eta herritarrentzat irekia. Profesionala 09:30ean hasiko da, eta herritarrei irekia 12:ooetan. 42 upeltegitako 80 ardo ...
Hilaren 29rako deituta dagoen greba orokorra prestatzeko, hainbat ekimen antolatu ditu Oreretako Langabeen Batzarrak. Lehenengoa, atzo 20:30ean hasi eta gaur arratsaldera arte egiten ari diren kanpaldia da. “Egoera jasanezina” dela salatu d...
Basari elkarteak jakinarazi duenez, bazkideen batzar orokorra egingo dute datorren larunbatean (hilaren 31n). 10:00etan izango da, elkartean bertan. Zuzendaritzak adierazi duenez, bazkide guztiei bidali dizkiete gai zerrenda eta bozkak ordezkartzeko agiriak, postaz.
Akelarrearen bigarren ekitaldia egingo dute gaur Lezon, gaztetxe baten beharra aldarrikatzeko. Eguna gaztetxearen aldeko elkarretaratzearekin hasiko dute. Udaletxearen aurrean izango da, 13:30ean. Ondoren, bazkaria egingo dute bertan (euria egiten badu...