Basari elkartea urez bete da eta garbitzeko laguntza eskatu dute
Basari elkartea urez bete zen atzo komuneko matxura batengatik, eta garbitzeko laguntza eskatu dute bazkideek. Zehazki, beheko solairu guztia urez bete zen atzo, eta hainbat bazkide solairu hori garbitzen egon ziren 23:30ak arte. Gaur aseguruko peritua...
Basari elkartea urez bete zen atzo komuneko matxura batengatik, eta garbitzeko laguntza eskatu dute bazkideek.
Zehazki, beheko solairu guztia urez bete zen atzo, eta hainbat bazkide solairu hori garbitzen egon ziren 23:30ak arte. Gaur aseguruko perituarekin egon direla jakinarazi dute: “Berak erantzun digu asteazkenera arte itxaron beharko dugula, urak bere lana egiten jarraituko baitu oraindik”.
Ordurako, perituak eskatu die urak hondatutako gauzen zerrenda egiteko. Eta zerrenda hori ahalik eta ondoen egiteko, garbiketa arratsaldeak antolatu dituzte. Astelehenean eta asteartean lokalean elkartuko dira, 17:00etatik aurrera. Bazkideei agertzeko deia egin diete: “Elkarteak guztion konpromisoa behar du eta denon artean eraiki behar dugu. Egin tarte bat mesedez zuen agendan eta animatu bi egun hauetan elkartera gerturatzera”.