Topaketa egin dute goizean Oiartzungo, Errenteria-Oreretako, Lezoko eta Pasaiako ehun bat helduk eta haurrek, eskualdeko euskara teknikariekin batera. Eta Irrien Lagunak Oarsoaldean egitasmoaren oinarriak eztabaidatu eta finkatu dituzte. Denen artean ekimena gorpuzten hasi dira eta, horretarako gainera, parte hartze prozesu bat zabaldu dute.
Helburua, balioetan hezitzailea izango den aisia egitarau bat antolatzea da. Horregatik, gaurko topaketan lau gai landu dituzte: aisia hezitzailea, partaidetza, hizkuntzen ekologia eta auzolana. Horiek dira egitasmo honen zutabeak.
Egitasmoari forma emateko bidean, bi ekimen zehatz proposatu dituzte, gainera. Iraila-urria inguruan Oarsoaldean jai bat egitea. Eta ondoren, herri bakoitzean ikasturte osoko aisia egitaraua martxan jartzea.
Irrien Lagunak Oarsoaldean
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.