Oarsoaldeko Irrien Lagunen egitasmoa gorpuzten hasiko dira bihar
Oarsoaldeko Irrien Lagunen kluba gorpuzten hasiko dira bihar Merkatuzarren, 11:30etik aurrera. Lau herrietako ehun bat heldu eta 50 haur bilduko dira bertan.
Hara hurbiltzen direnek aisiarako talde “euskaldun eta parte hartzailerako” ideiak eramango dituzte, eta taldea nolakoa izango den eta izango duten egitaraua prestatzen hasiko dira denen artean.