Manuel Mujikak eta Edu Lorenzok irabazi dute Jaizkibelen Mus Txapelketa
Hamasei bikotek parte hartu dute Jaizkibel elkartearen egoitzan azken asteetan jokatu den lehian Julian Urretabizkaia eta Pedro Idoate bikoteari irabazi zieten Manuel Mujikak eta Edu Lorenzok, hilaren 16an jokatutako finalean. Horrela bukatu zen Jaizki...
Hamasei bikotek parte hartu dute Jaizkibel elkartearen egoitzan azken asteetan jokatu den lehian
Julian Urretabizkaia eta Pedro Idoate bikoteari irabazi zieten Manuel Mujikak eta Edu Lorenzok, hilaren 16an jokatutako finalean. Horrela bukatu zen Jaizkibel Mendizale Taldearen Mus Txapelketa.
Hirugarren eta laugarren postuak, berriz, Aitor eta Mario Cuevas lehengusuentzat eta Josean Garcia eta Pedro Amiama bikoteentzat izan ziren, hurrenez hurren. Lehengo otsailaren 27an hasi zen mus txapelketa, eta guztira hamasei bikote aritu dira hordagoka.
Antolatzaileek esan dutenez, oso giro ona izan da.

