Laguntasuna, prest
Laguntasuna txirrindularitza taldeak Gazte Mailako eta Elite Mailako taldeak aurkeztu ditu. Gazteak errepide eta pistan lehiatuko dira, eta elitekoak, berriz, pistan eta BTTan. Gazte Mailako taldeak bost kide ditu, eta Adrian Muriel, Mikel Perez, Marke...
Laguntasuna txirrindularitza taldeak Gazte Mailako eta Elite Mailako taldeak aurkeztu ditu. Gazteak errepide eta pistan lehiatuko dira, eta elitekoak, berriz, pistan eta BTTan. Gazte Mailako taldeak bost kide ditu, eta Adrian Muriel, Mikel Perez, Markel Lezertua, Gaizka Castelruiz eta Iker Gurutzealdek osatzen dute. Eliteko taldean, berriz, sei kide daude, eta Laguntasunako emakume bakarra bertan dago: Rosa Herrero. Gainontzeko kideak Iker Mourellee, Iñigo Garaioa, Iker Arruabarrena, Ekleuson Marques da Silva eta Thomas Straat dira. Aurreko denboraldian gazteek lau garaipen lortu zituzten: Adrian Murielek bi irabazi zituen, Sergio Santamariak bat, eta azkena taldeka irabazi zuten.