Etxean da Joseba Agudo
Gaur arratsaldean, 17:30 aldera, etorri da Joseba Agudo oreretarra herrira. Hamarnaka herritarrek egin diote ongi etorria Herriko Plazan, eta horien artean gurasoek: autotik atera bezain laster, amak besarkatu du, eta ondoren, aita eta bikote...
Gaur arratsaldean, 17:30 aldera, etorri da Joseba Agudo oreretarra herrira. Hamarnaka herritarrek egin diote ongi etorria Herriko Plazan, eta horien artean gurasoek: autotik atera bezain laster, amak besarkatu du, eta ondoren, aita eta bikoteak.
Atzo utzi zuten aske Joseba Agudo, 20:00etan. Alacanteko Villena (Herrialde Katalanak) espetxean zegoen. Behin-behinean utzi dute aske Agudo, egin zioten epaiketaren epaia irmoa izan arte. Euskal Herrirako bidean da abokatua, bere hurbilekoekin.