Erlaitz inguruan egingo dute lehen aldiz ‘Haur bat, zuhaitz bat’ ekitaldia
Bihar egingo dute Irunen Haur bat, zuhaitz bat egitasmoaren bederatzigarren ekitaldia. Udalak antolatutako ekimena da, eta aurreko urtean Irunen jaiotako edo erroldatutako haur bakoitzeko zuhaitz bat aldatzea du helburu. Aurten 430 zuhaitz landatuko dituzte, aurreneko aldiz Erlaitz inguruan. Miguel Angel Paez Ingurumen ordezkariak asteazkeneko aurkezpenean azaldu zuenez, jaiotako haurrengatik poza agertzea eta hiriko ingurumenaren alde egitea, bi helburu horiek uztartzen ditu Haur bat, zuhaitz bat ekimenak: “Ekimen hau 2004an abiatu zen, eta xede bikoitzarekin abiatu ere; horrelako baso-berritzearen bitartez, haur jaio-berrien testigantza utzi nahi dugu, eta, gainera, gure ingurunea zaintzeak duen garrantzia gogoratu”. Aurten, 430 eskaera jaso dituzte Ingurumen arloan; egitasmoa abiatu zutenetik zenbaki altuena da. Hori dela eta, ekitaldia txandaka egingo dute, hiru saioetan: 09:15ean, 10:45ean, eta 12:15ean. Txanda bakoitzean autobus zerbitzua jarriko dute, joateko eta bueltarako. Hilerriko aparkalekutik abiatuko dira autobusak, eta hara itzuliko dira. Maraguriko maldan Orain arteko zortzi ekitaldietan 2.776 zuhaitz landatu dituzte, denak San Martzial mendian. Aurten Erlaitz inguruan egingo dute, lehen aldiz, Maraguriko Malda izeneko eremuan, hain zuzen ere. Aurreko lekuaren antzerako ezaugarriak dituela argitu zuen Paezek: “Iristeko bidea, azalera erabilgarria, bertan ibiltzeko erosotasuna eta errepidetik duen hurbiltasunari dagokionez oso antzerakoak dira”. Dagoeneko gurasoekin harremanetan jarri da udala, ekitaldiaren nondik norakoak azaltzeko. Autobusetik jaitsi [...]
Bihar egingo dute Irunen Haur bat, zuhaitz bat egitasmoaren bederatzigarren ekitaldia. Udalak antolatutako ekimena da, eta aurreko urtean Irunen jaiotako edo erroldatutako haur bakoitzeko zuhaitz bat aldatzea du helburu. Aurten 430 zuhaitz landatuko dituzte, aurreneko aldiz Erlaitz inguruan.
Miguel Angel Paez Ingurumen ordezkariak asteazkeneko aurkezpenean azaldu zuenez, jaiotako haurrengatik poza agertzea eta hiriko ingurumenaren alde egitea, bi helburu horiek uztartzen ditu Haur bat, zuhaitz bat ekimenak: “Ekimen hau 2004an abiatu zen, eta xede bikoitzarekin abiatu ere; horrelako baso-berritzearen bitartez, haur jaio-berrien testigantza utzi nahi dugu, eta, gainera, gure ingurunea zaintzeak duen garrantzia gogoratu”.
Aurten, 430 eskaera jaso dituzte Ingurumen arloan; egitasmoa abiatu zutenetik zenbaki altuena da. Hori dela eta, ekitaldia txandaka egingo dute, hiru saioetan: 09:15ean, 10:45ean, eta 12:15ean. Txanda bakoitzean autobus zerbitzua jarriko dute, joateko eta bueltarako. Hilerriko aparkalekutik abiatuko dira autobusak, eta hara itzuliko dira.
Maraguriko maldan
Orain arteko zortzi ekitaldietan 2.776 zuhaitz landatu dituzte, denak San Martzial mendian. Aurten Erlaitz inguruan egingo dute, lehen aldiz, Maraguriko Malda izeneko eremuan, hain zuzen ere. Aurreko lekuaren antzerako ezaugarriak dituela argitu zuen Paezek: “Iristeko bidea, azalera erabilgarria, bertan ibiltzeko erosotasuna eta errepidetik duen hurbiltasunari dagokionez oso antzerakoak dira”.
Dagoeneko gurasoekin harremanetan jarri da udala, ekitaldiaren nondik norakoak azaltzeko. Autobusetik jaitsi bezain pronto familia bakoitzak dagokion zuhaitza jasoko du, eta zuhaitza aldatzeko beharko dituzten lanabesak ere utziko dizkiete. Arbola bakoitzak kode bat izango du, eta lurrean markagailuak jarriko dituzte, kode bakoitzari dagokion lekuaren identifikatzea errazteko. Ekitaldian diploma bana emango diete familiei.
Biharko ekimenera agertu ezin direnei lasai egoteko eskatu diete; udal langileek edozein arrazoi medio zuhaitz aldatze ekitaldira agertu ezin dutenen arbolak jarriko dituzte, dagokion haurraren izen eta abizenekin.