‘Bateragune auziko’ zigortuak absolbi ditzatela eskatuko dute bihar
Auzitegi Gorenak asteazkenean aztertuko du Sonia Jacinto oreretarraren, Otegiren, Diezen, Rodriguezen eta Zabaletaren kartzela zigorren kontra defentsak jarritako helegitea. Bateragune auziaren absoluzioa eskatzeko, agerraldi bat egingo dute hainbat la...
Auzitegi Gorenak asteazkenean aztertuko du Sonia Jacinto oreretarraren, Otegiren, Diezen, Rodriguezen eta Zabaletaren kartzela zigorren kontra defentsak jarritako helegitea.
Bateragune auziaren absoluzioa eskatzeko, agerraldi bat egingo dute hainbat lagun ezagunek bihar Donostian, Miramar jauregian, 11:30ean. Iazko irailean Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra jarri zien Sonia Jacinto oreretarra, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta ezker abertzaleko kideei, eta Iñigo Iruin, Jone Goirizelaia eta Kepa Landa defentsa abokatuek azaroan helegitea sartu zuten. Informazio gehiago Berria-ren webgunean.