Amets Sarasuak zilarrezko domina lortu du Madrilen
Amets Sarasua Ama Guadalupekoa taldeko judoka lezoarrak zilarrezko domina eskuratu zuen asteburuan Madrilen jokatutako Kadete Mailako Espainiako Kopako lehiaketan. Sarasuak finalerako txartela lortu zuen 70 kiloz azpiko kategoriako aurkari guztiak ippo...
Amets Sarasua Ama Guadalupekoa taldeko judoka lezoarrak zilarrezko domina eskuratu zuen asteburuan Madrilen jokatutako Kadete Mailako Espainiako Kopako lehiaketan.
Sarasuak finalerako txartela lortu zuen 70 kiloz azpiko kategoriako aurkari guztiak ippon bidez irabazi ondoren. Finala galdu arren, puntu garrantzitsuak eskuratu zituen asteburu honetan Fuengirolan (Espainia) jokatuko duten Europa Cup-ean parte hartzeko. Berekin batera Lidia Yarza eta Iker Otegi taldekideak zein Angel Bermejo eta Oier Goikoetxea izango dira bertan.
Bere taldekide Jon Gaintzak bosgarren postua lortu zuen 55 kiloz azpiko kategorian. 62 judokek hartu zuten parte, eta bost garaipen eta bi porrot eskuratu zituen. Guztira, urrezko hiru domina, bi zilarrezko eta brontzezko lortu zituen Hondarribiko taldeak.
Bestalde, asteburu honetan ez da judorik faltako Lezoko Bekoerrotan. Bihar, 23 urtez azpikoen Euskadiko Txapelketa dago, eta etzi, alebinen eta Haur Mailakoen txapelketa.