Pilota Egokituko I. Txapelketaren finala Fanderian jokatuko dute etzi
Euskal Pilota Egokituko I. Txapelketa antolatu dute, eta egindako hiru jardunaldietan Zarauzko, Añorgak eta Hondarribiko pilotalekuetatik pasatu ostean, Fanderiako frontoian jokatuko dute finala etzi. Atzo Niessen elkartearen egoitzan egindako agerraldian azaldu zituzten txapelketaren gaineko xehetasunak. Maider Blasco Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko presidenteak eta Fernando Lopetegi Niessen Elkarteko presidenteordeak Gipuzkoako Pilota Federazioaren ordezkariekin batera. Hemeretzi pilotari guztira “Gipuzkoan urritasun intelektuala duten pertsonek euskal pilotan parte hartzeko aukera dutela zabaltzea da txapelketaren helburua”, adierazi zuen Blascok. Txapelketan parte hartzen ari diren gazteei entrenatzeaz gain, “beste zerbait” eman behar zietela pentsatuta antolatu dutela txapelketa ere esan zuen. Guztira, hemeretzi pilotari ariko dira etzi finala jokatzen eskuz binaka eta paletaz binaka, 09:30etik aurrera. Txapelketa bukatuta, berriz, txikienek pilota egokituko erakustaldia egingo dute, eta gurpildun aulkiekin erakustaldia ere antolatu dute: “25 tantoko partida jokatuko dute”. Lopetegik bestalde, kirol egokituarekin Niessen elkarteak hartutako konpromisoa berretsi du. Iaz kirol egokituaren aldeko ate irekien jardunaldia antolatu zuten lehen aldiz, “eta aurten ere antolatzeko asmoa dugu”, esan zuen. Horren harira, Errenterian kirol egokituko taldea sortzeko lanean ari direla jakinarazi zuen. Jose Manuel Ferradas kirol patronatuko presidenteak, berriz, Niessen elkarteari egindako lana aitortu zion, “bere ekimenez jokatuko delako gure herrian txapelketa”, eta beste elkarteak ere halako ekimenak antolatzera animatu zituen. [...]
Euskal Pilota Egokituko I. Txapelketa antolatu dute, eta egindako hiru jardunaldietan Zarauzko, Añorgak eta Hondarribiko pilotalekuetatik pasatu ostean, Fanderiako frontoian jokatuko dute finala etzi.
Atzo Niessen elkartearen egoitzan egindako agerraldian azaldu zituzten txapelketaren gaineko xehetasunak. Maider Blasco Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko presidenteak eta Fernando Lopetegi Niessen Elkarteko presidenteordeak Gipuzkoako Pilota Federazioaren ordezkariekin batera.
Hemeretzi pilotari guztira
“Gipuzkoan urritasun intelektuala duten pertsonek euskal pilotan parte hartzeko aukera dutela zabaltzea da txapelketaren helburua”, adierazi zuen Blascok. Txapelketan parte hartzen ari diren gazteei entrenatzeaz gain, “beste zerbait” eman behar zietela pentsatuta antolatu dutela txapelketa ere esan zuen.
Guztira, hemeretzi pilotari ariko dira etzi finala jokatzen eskuz binaka eta paletaz binaka, 09:30etik aurrera. Txapelketa bukatuta, berriz, txikienek pilota egokituko erakustaldia egingo dute, eta gurpildun aulkiekin erakustaldia ere antolatu dute: “25 tantoko partida jokatuko dute”.
Lopetegik bestalde, kirol egokituarekin Niessen elkarteak hartutako konpromisoa berretsi du. Iaz kirol egokituaren aldeko ate irekien jardunaldia antolatu zuten lehen aldiz, “eta aurten ere antolatzeko asmoa dugu”, esan zuen. Horren harira, Errenterian kirol egokituko taldea sortzeko lanean ari direla jakinarazi zuen.
Jose Manuel Ferradas kirol patronatuko presidenteak, berriz, Niessen elkarteari egindako lana aitortu zion, “bere ekimenez jokatuko delako gure herrian txapelketa”, eta beste elkarteak ere halako ekimenak antolatzera animatu zituen.
Sari banaketa Fanderiako pilotalekuan egingo dute arratsaldeko ordubiak aldera, eta ondoren, bazkaria antolatu dute Niessen elkartean.

