Ezker Anitza: “Portuak herritarrek kanpo kaiaren gainean duten iritzia arbuiatzen du”
Lehengo astean Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok egindako adierazpenen harira esan du Ezker Anitzako zinegotzi Xabier Pombok “Portuak herritarren iritzia arbuiatzen duela”. Izan ere, Hernandok ” kanpo kaiaren kontrako jarrera s...
Lehengo astean Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok egindako adierazpenen harira esan du Ezker Anitzako zinegotzi Xabier Pombok “Portuak herritarren iritzia arbuiatzen duela”. Izan ere, Hernandok ” kanpo kaiaren kontrako jarrera soiltzat “jo zituen kanpo kaiaren ingurumen txostenak herritarrengandik jasotako alegazioak. Pomboren arabera, aipatu adierazpenak Portu Agintaritzaren “frustrazioaren” isla dira. Era berean, ezbaian jarri ditu ezker Anitzak ingurumen txostenak jasotako aldeko alegazioak, kasu askotan, “patronalak langileei eskatutakoak” direlako.

