Auto karabana deitu du LABek etzirako
Hilaren 29ko grebaren harira, hainbat mobilizazio egiten ari da LAB sindikatua, herritarrak grebara deitzeko. Bihar, esaterako, grebarekin bat egin duten enpresen berri emango dute sindikatuko kideek. Etzi, berriz, auto karabana egingo dute merkatal gu...
Hilaren 29ko grebaren harira, hainbat mobilizazio egiten ari da LAB sindikatua, herritarrak grebara deitzeko. Bihar, esaterako, grebarekin bat egin duten enpresen berri emango dute sindikatuko kideek. Etzi, berriz, auto karabana egingo dute merkatal guneetatik. 10:00etan jarri dute hitzordua, Mamuten. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete.

