Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketaren laugarren saioa, etzi eta igandean
Haurtzaro Dantza Taldeak antolatu du herriko saioa; etxeko hainbat dantzari ariko dira taula gainean Gazteen Gipuzkoar Aurresku (mutilak) eta Soinu Zahar (neskak) Txapelketaren edizio berria asteburu honetan —etzi eta igandean— egingo dute Elorsoro kiroldegian. Oiartzungo saio hori Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XV. Gazteen Gipuzkoar Aurresku Ligaxkan eta XIV. Gazteen Soinu Zahar Ligaxkan sartzen da, eta Haurtzaro Dantza Taldeak antolatu du. Txapelketan, federatuak dauden Gipuzkoako eta Nafarroako dantzariak parte hartzen dute, 7-15 urte bitartekoek. Bi sailetan: A eta B Txapelketa horretako saioetan, dantzariak bi sailetan banatuta lehiatzen dira, bai nesketan eta baita mutiletan ere. A Sailean, 7-11 urteko dantzariek parte hartzen dute. B Sailean, berriz, 12-15 urtekoek. Oiartzungo saioari dagokionez, musika Lartaun Txistulari Taldeak jarriko du. Bestalde, epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaideek osatuko dute. Etzi eta igandea Etziko saioa arratsaldean izango da, eta 16:30ean hasiko da. A Saileko mutilen eta A Saileko nesken txanda izango da (behean). Bi pieza dantzatuko dituzte, bai neskek eta baita mutilek ere. Mutilek: Alpargata edo Eskua Aldatzeko Soinua, eta Agurra. Neskek: Puntamotz eta Uztai Txiki Zortzikoa. Igandean, berriz, B Saileko dantzariak ariko dira taula gainean, goizean, 11:00etatik aurrera (behean). Mutilek Desafioa edo Aurkez Aurkez, eta Jorrai Dantza Zortzikoa dantzatu beharko dituzte. Eta neskek Hondarribi [...]
Haurtzaro Dantza Taldeak antolatu du herriko saioa; etxeko hainbat dantzari ariko dira taula gainean
Gazteen Gipuzkoar Aurresku (mutilak) eta Soinu Zahar (neskak) Txapelketaren edizio berria asteburu honetan —etzi eta igandean— egingo dute Elorsoro kiroldegian.
Oiartzungo saio hori Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XV. Gazteen Gipuzkoar Aurresku Ligaxkan eta XIV. Gazteen Soinu Zahar Ligaxkan sartzen da, eta Haurtzaro Dantza Taldeak antolatu du.
Txapelketan, federatuak dauden Gipuzkoako eta Nafarroako dantzariak parte hartzen dute, 7-15 urte bitartekoek.
Bi sailetan: A eta B
Txapelketa horretako saioetan, dantzariak bi sailetan banatuta lehiatzen dira, bai nesketan eta baita mutiletan ere. A Sailean, 7-11 urteko dantzariek parte hartzen dute. B Sailean, berriz, 12-15 urtekoek.
Oiartzungo saioari dagokionez, musika Lartaun Txistulari Taldeak jarriko du.
Bestalde, epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaideek osatuko dute.
Etzi eta igandea
Etziko saioa arratsaldean izango da, eta 16:30ean hasiko da. A Saileko mutilen eta A Saileko nesken txanda izango da (behean).
Bi pieza dantzatuko dituzte, bai neskek eta baita mutilek ere. Mutilek: Alpargata edo Eskua Aldatzeko Soinua, eta Agurra. Neskek: Puntamotz eta Uztai Txiki Zortzikoa.
Igandean, berriz, B Saileko dantzariak ariko dira taula gainean, goizean, 11:00etatik aurrera (behean).
Mutilek Desafioa edo Aurkez Aurkez, eta Jorrai Dantza Zortzikoa dantzatu beharko dituzte. Eta neskek Hondarribi Handia eta Upelategi.
Saioak ikusteko ez da sarrerarik ordaindu behar. Beraz, herritar guztiak gonbidatuta daude euskal dantzekin gozatzera, eta etxeko dantzariak animatzera. Etxekoek, maila ona erakustea espero dute.
A SAILA, ETZI
MUTILAK (7-11)
- Beñat Salegi. Errenteria.
- Eneko Gonzalez. Elgoibar.
- Aritz Olarte. Oiartzun.
- Xabier Irazu. Asteasu.
- Jon Gaztelumendi. Hernani.
- Aitor Martinez. Legazpi.
- Luis Garcia. Errenteria.
- Aimar Odriozola. Ibarra.
- Ibon Jauregi. Larraul.
- Julen Guillo. Elgoibar.
- Ibai Urbieta. Larraul.
- Asier Rios. Errenteria.
- Manex Irazusta. Villabona.
- Julen Albisu. Donostia.
NESKAK (7-11)
- Ane Beloki. Legazpi.
- Goiuri Arzallus. Oiartzun.
- Saioa Etxegia. Ibarra.
- Udane Galardi. Oiartzun.
- Saioa Marcos. Elgoibar.
- Idoia Leonet. Oiartzun.
- Leire Astigarraga. Elgoibar.
- Nerea Videira. Oiartzun.
- Garazi Lasa. Hernani.
- Aiora Etxeberria. Villabona.
- Miren Astigarraga. Elgoibar.
- Itsaso Iciar. Eibar.
- Janire San Sebastian. Zizurkil.
- Mappi Egues. Ibarra.
- Ane Agirregabiria. Deba.
- Maddi Otegi. Villabona.
- Naroa del Rio. Oiartzun.
- Amaia Arozena. Deba.
- Ixone Juaristi. Deba.
B SAILA, IGANDEAK
MUTILAK (12-15)
- Ander Garcia. Donostia.
- Haritz Aperribai. Deba.
- Beñat Balda. Deba.
- Xabier Treku. Deba.
- Xabier Bengoetxea. Ziordia.
- Aitor Lasa. Hernani.
- Eneko Balda. Deba.
- Urko Azkoiti. Deba.
- Josu Salegi. Deba.
- Iñaki Lasa. Donostia.
- Jakoitz Erdozia. Donostia.
- Daniel Serrano. Deba.
- Iker Belintxon. Deba.
- Gorka Etxeberria. Errenteria-Orereta.
- Xabat Uranga. Deba.
NESKAK (12-15)
- Olaia Mintegiaga. Donostia.
- Izaro Agirre. Altsasua.
- Amaia Lasa. Donostia.
- Katerin Artola. Oiartzun.
- Idoia Narbaiza. Legazpi.
- Ane Txurruka. Deba.
- Nahia Alonso. Donostia.
- Nora Fraile. Deba.
- Itxaso Lizeaga. Deba.
- Nora Azurmendi. Donostia.
- June Beristain. Deba.
- Iraia Claver. Altsasua.
- Maria Perez. Deba.
- Naroa Otxoa. Etxarri.
- Eider Apaolaza. Donostia.
- Naiara Mendiburu. Donostia.
- Amets Maiza. Altsasua.
- Jone Gomez. Deba.


