Gaurtik trafikoa moztuko dute Soroeta auzoan
Gaur, bihar eta etzi, Soroetako lanak direla eta, ezingo da Soroeta kalean ezkerrera egin Ama Guadalupekoa aldeko etxebizitzetara sartzeko. Gainera, Iturriberriko biribilgunera ere ezingo dute joan herritarrek. Soroeta kalean aurrera egin beharko dute ...
Gaur, bihar eta etzi, Soroetako lanak direla eta, ezingo da Soroeta kalean ezkerrera egin Ama Guadalupekoa aldeko etxebizitzetara sartzeko. Gainera, Iturriberriko biribilgunera ere ezingo dute joan herritarrek. Soroeta kalean aurrera egin beharko dute nahitaez.
Soroeta auzora sartzeko Jaizkibel etorbidea erabili beharko dute auzotarrek derrigor, Saindua Gaztelekutik behera. Joan den astean egindako errepide mozketa berbera egingo dute, beraz.
Futbol zelaia, aparkaleku
Ur saneamendua berritzeaz gain, oinezkoei lehentasuna emango diete. Hala, lanak bitartean, Soroetako futbol zelaian aparkatzeko aukera egongo da, egoiliarrentzat bakarrik.

