Olaldeko etxeen jabe
Urduritasuna nabaria zen ostiral arratsaldean, 16:30etik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Pixkanaka iristen joan ziren Olaldeko etxeen jabe izan zitezkeenak. Eta horietako batzuk, dagoeneko, etxeen jabe dira. Puntual hasi ziren azalpena eta zozketa. Eta zozketan zehar, agertzen hasi ziren lehenengo poz aurpegiak, eta tristura aurpegiak ere bai. Batzuk zortedun eta besteak ez. Baina eskatzaile guztiek errespetuz jaso zuten zorteak hartutako erabakia. Ez zen inolako istilurik izan. Zozketa nagusia bukatuta, zortedunak bakarrik geratu ziren udaletxeko areto nagusian. Eta horiek euren etxebizitza aukeratu zuten: pisua eta letra. Beraz, Olaldeko 90 etxebizitzek badute jabea. Etxebizitza tokatu zaien herritarrek udalaren jakinarazpena jasoko dute orain, eta dokumentazioa aurkeztu beharko dute: NANaren fotokopia, errolda ziurtagiria, errenta aitorpena… Horretarako, promozioaren sustatzailea zenbat egunetan Etxebizitza Bulegoan egongo da. Oraindik, itxaron zerrenda Zerrenda hori, baina, behin-behikoa da. Baliteke jabe batzuek atzera egin behar izatea. Horregatik, ostiraleko zozketa itxaron zerrenda ere osatu zuten. Etxea tokatu zitzaion azkeneko zenbakitik, zerrendan, gainontzeko guztiak jarri zituzten. Hala, Etxebizitzarik tokatu ez zaien eskatzaile oiartzuarrei ere adi egoteko eskatu die udalak, oraindik ere aldaketak egon daitezkeelako eta horrek itxaron zerrendan dauden herritarrengan eragin dezakeelako. Olaldeko etxebizitzen lanak, azkenean, 2014an bukatuko direla iragarri du udalak. Etxebizitza tasatuak Babes ofizialeko etxeak zozkatu ondoren, tasatutako etxebizitzatan izena emateko aukera [...]
Urduritasuna nabaria zen ostiral arratsaldean, 16:30etik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Pixkanaka iristen joan ziren Olaldeko etxeen jabe izan zitezkeenak. Eta horietako batzuk, dagoeneko, etxeen jabe dira.
Puntual hasi ziren azalpena eta zozketa. Eta zozketan zehar, agertzen hasi ziren lehenengo poz aurpegiak, eta tristura aurpegiak ere bai. Batzuk zortedun eta besteak ez. Baina eskatzaile guztiek errespetuz jaso zuten zorteak hartutako erabakia. Ez zen inolako istilurik izan.
Zozketa nagusia bukatuta, zortedunak bakarrik geratu ziren udaletxeko areto nagusian. Eta horiek euren etxebizitza aukeratu zuten: pisua eta letra.
Beraz, Olaldeko 90 etxebizitzek badute jabea. Etxebizitza tokatu zaien herritarrek udalaren jakinarazpena jasoko dute orain, eta dokumentazioa aurkeztu beharko dute: NANaren fotokopia, errolda ziurtagiria, errenta aitorpena… Horretarako, promozioaren sustatzailea zenbat egunetan Etxebizitza Bulegoan egongo da.
Oraindik, itxaron zerrenda
Zerrenda hori, baina, behin-behikoa da. Baliteke jabe batzuek atzera egin behar izatea. Horregatik, ostiraleko zozketa itxaron zerrenda ere osatu zuten. Etxea tokatu zitzaion azkeneko zenbakitik, zerrendan, gainontzeko guztiak jarri zituzten.
Hala, Etxebizitzarik tokatu ez zaien eskatzaile oiartzuarrei ere adi egoteko eskatu die udalak, oraindik ere aldaketak egon daitezkeelako eta horrek itxaron zerrendan dauden herritarrengan eragin dezakeelako. Olaldeko etxebizitzen lanak, azkenean, 2014an bukatuko direla iragarri du udalak.
Etxebizitza tasatuak
Babes ofizialeko etxeak zozkatu ondoren, tasatutako etxebizitzatan izena emateko aukera dago. Epea apirilaren 10etik maiatzaren 10era egongo da irekita udalaren Etxebizitza Bulegoan (Fermiñene etxean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara).
Etxebiden izena emana duten oiartzuarrei adi ibiltzeko eskatu die udalak, izan ere, Olaldeko tasatutako etxebizitzetako bat eskuratu ahal izateko ezinbestekoa izango da udalak irekiko duen erregistroan izena ematea.
Tasatutako etxeak eskuratu ahal izateko bete beharreko baldintzak hauek dira: oiartzuarra izatea (gutxienez 2011ko urtarrilaren 1etik herrian erroldatua egotea, edo azken 15 urteetan gutxienez bost urtez erroldatua egon izana) eta, 12.000 eta 50.700 € arteko diru-sarrerak izatea.
Tasatutako etxebizitzak, babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko diru-sarrerak gainditu arren, salmenta libreko etxebizitza eskuratzeko ezintasunak dituzten herritarrentzako pentsatutako etxebizitzak dira.
Arraguan, babes ofizialekoak
Udalak etxebizitza politika garatzen eta babes ofizialeko etxebizitzak sustatzen jarraituko duela gogorarazi du, «oiartzuarrentzako konponbide errealetako bat delako».
Bide horretan, garrantzitsua da Arraguan babestutako 212 etxebizitza (batzuk alokairu sozialekoak izango dira eta besteak erostekoak) eta tasatutako beste 82 eraiki ahal izateko urratsak egiten ari direla Udala eta Eusko Jaurlaritza, «elkarlanean».
Egitasmo hauekin guztiekin, eta lantzen ari deen gehiagorekin, udalak «etxebizitza politika integrala» garatzen jarraituko du: «Epe motz-ertainean, egitasmo horiek guztiek etxebizitza beharrean dauden oiartzuarrei irtenbidea emango dietela espero du udalak».


