Ostiralean udalak hamar hilabeteotan egindako kudeaketa kritikatu zuen PSE-EEk, eta atzo, udal gobernu taldeak gezurtatu egin zituen talde sozialistak egindako adierazpenak. PSE-EEk “errealitatea faltsutu” egiten dutela adierazi zuen, eta “dinamika alderdikoien” barruan sartu zituen adierazpen horiek. Ildo horretatik, “erantzukizunarekin jokatzeko” eskatu zion oposizioari, eta batik bat PSE-EEri. Ostiralean egindako agerraldian, martxoko udalbatzarrean bi mozio aurkeztuko dituela jakinarazi zuen talde sozialistak. Batean, enplegu plan bat egiteko eskatuko dio udalari, eta horretarako, 500.000 euro bideratzea proposatu du. Bestean, berriz, Niessen merkataritza zentroko supermerkatua kudeatuko duen enpresa berria babesteko eskatuko du. Aukera hori ezin dela “pasatzen utzi” uste du PSE-EEk. Martxoko udalbatzarrean ere Juan Carlos Merinok zinegotzi kargua utziko duela jakinarazi zuen PSE-EEk, eta bere ordez, bozeramaile berria Jose Angel Rodriguez izango dela. Udalak hiri mantenua, enplegua eta babes ofizialeko etxebizitzen arloetan egindako lana ere salatu zuen, eta gai horiez gain, inbertsioetatik ere “ihes” egiten ari dela adierazi zuen. Ildo horretatik, 2011ko aurrekontuetan 1,3 milioi euroko soberakina egon dela azaldu zuen PSE-EEk, eta udalak hori inbertsioak egiteko erabili behar duela iritzi dio. Kopuruetan, baina, ez dira ados jarri eztabaidaren bi protagonistak, eta udal gobernu taldeak, diruzaintzako soberakina 1,63 milioi eurokoa izan dela esan du. Bildu eta Ezker Anitzak osatutako gobernuaren arabera, horietatik 840.000 [...]
‘Gaztiak bagatoz!’ ekimenaren kide diren gazteek bilera deitu dute biharko. 19:00etan izango da, Kataxulo Gaztetxian. 29rako deituta dagoen greba izango dute hizpide. Lan erreformaren kontrako greba izango da 29koa, eta erreforma horrek zei...
Nekane Jurado ekonomista eta idazlea ekosoziofeminismoari buruz ariko da datorren asteazkenean, hilak 28, Reina Aretoan: Salida de la crisis: ecosociofeminismo izeneko hitzaldia emango du. Berdintasun Kontseiluak eta auzoetako emakume taldeek antolatu ...
140 euri litro egin zituen otsailean, iaz baino 108 litro gutxiago. 2011ko otsailean 248 bota zituen.
Artia auzoko Ramuntxo Trinkete Elkarteak bertso afaria antolatu du hilaren 30erako, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina bertsolariekin. Izena emateko azken eguna hilaren 27a da. Dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte, 20 euroan. Mari ostatuan eta El Txo...
Kokapen berriarekin denbora aurrezteaz gain, tokia irabazi daitekeela uste du gobernu taldeak. Antxoko pilotaleku estali berria Usozen eraikitzea zen asmoa, baina proiektua Auditz Akular egitasmoaren menpe dagoenez, eta horrek ekar dezakeen atzerapena ...
Ezker Anitzak antolatu du solasaldia, Trintxerpen, errauste plantaren kontrako plataformako kideekin. «Hondakiden kudeaketa eztabaidagai: berrerabili, birziklatu edo erraustu?» horixe Ezker Anitzak gaurko antolatutako hitzaldi solasaldiaren izenburua. Hitzaldia, 19:00etan da, Trintxerpeko alkateordetzan, eta hizlariak, erraustearen kontrako plataformako kide Mikel Izagirre eta Kepa Olaiz izango dira. Zalantzak argitzeko helburuz Ezker Anitzako zinegotzi Xabier Pombok aditzera eman duenez, Pasaian atez atekoa ezartzearen aukerak sortu duen ika-mikaren haritik antolatu dute hitzaldia, pasaitarrak hitzaldira joan eta sistema ezberdinen inguruko zalantzak argitzeko aukera izan dezaten.
Realeko jokalari Anabel Flores trintxerpetarra Belgikan da, Espainiako belar hockey selekzioarekin olinpiar jokoen aurrekoa jokatzen. Mexikori eta Frantziari irabazi ondoren, gaur funtsezko partida dute, Belgikaren kontra.
3-2 irabazi dio Pasaiak Urolari eta postu bat gora egin dute sailkapenean. 48 punturekin hirugarrenak dira, eta mailaz igotzeko aukerari eusten diote. Trintxerpe, berriz, okerrago dabil. 1-3 irabazi zion maila galtzear den Rotetak.
Jaietarako aurrekontua %15 murriztuko dutenez, jaiak antolatzeko moldeak berraztertzen ari dira Bost egun iraungo dute aurtengo sanferminak; uztailaren 4tik 8ra bitartean. Diru gutxiagorekin, –%15 murriztu dute jaietarako aurrekontua– Jai Batozrdea...
Hamarnaka herritarrek egin zuten bat larunbateko manifestazioarekin. Stop Desahucios taldeak zein 33 talde eta eragilek deitu zuten, kaleratzeen aurka eta Mari Carmen Marquezen familiarekin elkartasunean. 18:00etan abiatu zen Beraungo Pablo Sorozabal p...
Herribus garraio enpresak eta Errenteriako Udalak akordioa sinatu dute Lau Haizeta parkean zuhaitzak landatzeko. Horretarako, Herribusek 3.000 euro inbertitzeko konpromisoa hartu du. Zehazki, bertako espezietako zuhaitzak landako dituzte udalarena den ...
FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Sestao River 0-1 Erregional Ohorezko Maila Hondarribia-Behobia 0-0 Real Union B-Berio 3-0 Erregional Preferente Maila Mariño-Mundarro 1-1 Dunboa Eguzki-S. Tomas Lizeoa 1-3 ESKUBAL...
Herri Musikaren Txokoaren lehenengo hamarkada ospatzeko ekitaldien harira, dultzaineroen topaketa egin zuten larunbatean Oiartzunen. Herrikoez gain, Debatik, Hernanitik, Lizarratik, Donibane Lohizunetik eta Errioxatik etorritako musikariek hartu zuten ...
PSE-EEk atez ateko sistemaren gainean esandakoaren gainean, Ezker Anitzak hondakinen gaiaren gainean “mamuak astitzen” ari dela esan du, eta beldurra eragiten aritzea leporatu dio. Horrez gain, hondakinekin, bilketa sistemarekin eta birzikl...
FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Bergara-Oiartzun: 1-0. Estatuko Bigarren Maila. Oiartzun-San Juan: 0-0. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. C. Createch-Oiartzun: 2-3. Bigarren Maila. Power Rangers-Hirukide: 7-0. Hirugarren Maila. DPO Baobab-G...
Urduritasuna nabaria zen ostiral arratsaldean, 16:30etik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Pixkanaka iristen joan ziren Olaldeko etxeen jabe izan zitezkeenak. Eta horietako batzuk, dagoeneko, etxeen jabe dira. Puntual hasi ziren azalpena eta zozketa. Eta zozketan zehar, agertzen hasi ziren lehenengo poz aurpegiak, eta tristura aurpegiak ere bai. Batzuk zortedun eta besteak ez. Baina eskatzaile guztiek errespetuz jaso zuten zorteak hartutako erabakia. Ez zen inolako istilurik izan. Zozketa nagusia bukatuta, zortedunak bakarrik geratu ziren udaletxeko areto nagusian. Eta horiek euren etxebizitza aukeratu zuten: pisua eta letra. Beraz, Olaldeko 90 etxebizitzek badute jabea. Etxebizitza tokatu zaien herritarrek udalaren jakinarazpena jasoko dute orain, eta dokumentazioa aurkeztu beharko dute: NANaren fotokopia, errolda ziurtagiria, errenta aitorpena… Horretarako, promozioaren sustatzailea zenbat egunetan Etxebizitza Bulegoan egongo da. Oraindik, itxaron zerrenda Zerrenda hori, baina, behin-behikoa da. Baliteke jabe batzuek atzera egin behar izatea. Horregatik, ostiraleko zozketa itxaron zerrenda ere osatu zuten. Etxea tokatu zitzaion azkeneko zenbakitik, zerrendan, gainontzeko guztiak jarri zituzten. Hala, Etxebizitzarik tokatu ez zaien eskatzaile oiartzuarrei ere adi egoteko eskatu die udalak, oraindik ere aldaketak egon daitezkeelako eta horrek itxaron zerrendan dauden herritarrengan eragin dezakeelako. Olaldeko etxebizitzen lanak, azkenean, 2014an bukatuko direla iragarri du udalak. Etxebizitza tasatuak Babes ofizialeko etxeak zozkatu ondoren, tasatutako etxebizitzatan izena emateko aukera [...]
Pasaian eta Lezon hondakinak biltzeko atez ateko sistema jarriko dutela eta, Errenteria-Oreretak “hondakin turismoa are gehiago” pairatuko duela iritzi dio PSE-EEk: “Errenteriak badaki zer den atez atekoa. Oiartzungo atez atekoak bertako zaborra Errenteriara eramatea eragin du”. Udal gobernu taldeari ere zuzendu zaio, eta horri aurre egiteko zein neurri hartuko dituen galdegin dio, “Errenterian jadanik kalte handia eragiten ari baita”. Ildo horretatik, Denis Itxaso PSE-EEko Ingurugiro idazkariak horren gaineko hitzaldia emango du, bihar, 18:30ean Herriko Etxean.
Lehen txanda baino ezin izan dute lehiatu arraunlariek; Trintxerpek irabazi du lehen txanda. Denboraldia hasi aurreko proba esanguratsua izan behar zuena zapuztu zuen enbatak larunbatean. Erlojupeko ez puntuagarria jokatzekoa zen 17:00etatik aurrera, baina traineruen lehen txanda baino ezin izan zuen irten arraun egitera, haize bolada bortitzek itsaskirria eragin zutelako. Lehen txanda bukatuta, 15 minutuko atsedenaldia eman eta estropada badia barruan jokatzea erabaki zuten, sei luze osatuz, baina atsedenaldia igarota itsasoaren egoera baretzen ez zela ikusirik, bertan behera utzi behar izan zuten estropada, zortzi traineru faboritoen lehiaz gozatu gabe. Lehen txandan Trintxerpe izan zen azkarrena. 21 minutu 45 segundo eta 31 ehuneneko behar izan zituen estropada eremua osatzeko. Bigarren izan zen Oriori Bri bost segundo atera zizkion Trintxerpek. Getaria hirugarren izan zen, eta laugarren Hondarribia B. Bateletan Orio nagusi 47 ehuneneko atera zizkion Oriok San Juani herenegun Loiolan. Bertan jokatu zuten Gipuzkoako Batel Ligako hamargarren jardunaldia, Hernanik antolatuta, eta sanjuandarrek bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Illunbe bosgarren izan zen, Orio B eta Ur Jokoren atzetik; Hibaika seigarren izan zen eta zazpigarren San Juan B ontzia. Gazteen Mailan, Illunbek irabazi zuen eta San Pedro izan zen bigarren. Okerrago ibili ziren sanjuandarrak, zortzigarren postuan helmugaratuta. Gazteen Mailan, baina neskatan, eskualdeko azkarrenak Hibaikakoak [...]