Hondakinen kudeaketa hizpide hartuko dute gaur alkateordetzan
Ezker Anitzak antolatu du solasaldia, Trintxerpen, errauste plantaren kontrako plataformako kideekin. «Hondakiden kudeaketa eztabaidagai: berrerabili, birziklatu edo erraustu?» horixe Ezker Anitzak gaurko antolatutako hitzaldi solasaldiaren izenburua. Hitzaldia, 19:00etan da, Trintxerpeko alkateordetzan, eta hizlariak, erraustearen kontrako plataformako kide Mikel Izagirre eta Kepa Olaiz izango dira. Zalantzak argitzeko helburuz Ezker Anitzako zinegotzi Xabier Pombok aditzera eman duenez, Pasaian atez atekoa ezartzearen aukerak sortu duen ika-mikaren haritik antolatu dute hitzaldia, pasaitarrak hitzaldira joan eta sistema ezberdinen inguruko zalantzak argitzeko aukera izan dezaten.
Ezker Anitzak antolatu du solasaldia, Trintxerpen, errauste plantaren kontrako plataformako kideekin.
«Hondakiden kudeaketa eztabaidagai: berrerabili, birziklatu edo erraustu?» horixe Ezker Anitzak gaurko antolatutako hitzaldi solasaldiaren izenburua. Hitzaldia, 19:00etan da, Trintxerpeko alkateordetzan, eta hizlariak, erraustearen kontrako plataformako kide Mikel Izagirre eta Kepa Olaiz izango dira.
Zalantzak argitzeko helburuz
Ezker Anitzako zinegotzi Xabier Pombok aditzera eman duenez, Pasaian atez atekoa ezartzearen aukerak sortu duen ika-mikaren haritik antolatu dute hitzaldia, pasaitarrak hitzaldira joan eta sistema ezberdinen inguruko zalantzak argitzeko aukera izan dezaten.