Hilaren 30ean bertso afaria egingo dute Ramuntxo Trinkete Elkartean
Artia auzoko Ramuntxo Trinkete Elkarteak bertso afaria antolatu du hilaren 30erako, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina bertsolariekin. Izena emateko azken eguna hilaren 27a da. Dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte, 20 euroan. Mari ostatuan eta El Txo...
Artia auzoko Ramuntxo Trinkete Elkarteak bertso afaria antolatu du hilaren 30erako, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina bertsolariekin. Izena emateko azken eguna hilaren 27a da.
Dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte, 20 euroan. Mari ostatuan eta El Txoko del Mejillon (Ramuntxo) tabernan eros daitezke. Hilaren 27, datorren asteko asteartea baino lehenago eman behar da izena. Antolatzaileek bi telefono zenbaki jarri dituzte informazio gehiago nahi dutenentzako: 653 73 84 41 eta 659 83 35 91.