Beissier izandakoan eraiki nahi dute pilotaleku berria
Kokapen berriarekin denbora aurrezteaz gain, tokia irabazi daitekeela uste du gobernu taldeak. Antxoko pilotaleku estali berria Usozen eraikitzea zen asmoa, baina proiektua Auditz Akular egitasmoaren menpe dagoenez, eta horrek ekar dezakeen atzerapena ...
Kokapen berriarekin denbora aurrezteaz gain, tokia irabazi daitekeela uste du gobernu taldeak.
Antxoko pilotaleku estali berria Usozen eraikitzea zen asmoa, baina proiektua Auditz Akular egitasmoaren menpe dagoenez, eta horrek ekar dezakeen atzerapena saihesteko asmoz, kokapen berria aztertu du Gobernu Taldeak. Beissierren eraiki nahi dute, Molinaoko parke berrian txertatuta.
Lehengo asteazkenean jakinarazi zuten, bizilagunen galderei erantzunez, barrutian egin zuten batzar informatiboan. Leku aldaketa honek pilotalekuaren tamaina handiagoa izatea bermatuko duela esan zuten.
Batzarrean azaldu zutenez, gainontzeko talde politikoei aukera horren berri eman diete jada, eta aste honetako hirigintza batzordean eztabaidatu eta diktaminatuko dute, ondoren plenora eramateko.
Udalbatzarrak onartuko balu, lehentasunezko proiektua litzateke, pilotaleku berria eraikitzeko egitasmoa udalak aldundiarekin duen hitzarmenean jasota dagoelako, eta lanak aurten hasi behar dituztelako.