Urdanibia jauregiak 400 urte bete dituela ospatuko dute aste honetan Anakan
Aurten 400 urte bete dira Anaka auzoko Jaizubia eremuan kokatuta dagoen Urdanibia Jauregia eraiki zutenetik; XV. mendeko errota eta burdinolarekin multzoa osatzen du jauregiak (ikus BOGA astekarian argitaratutako erreportajea). Hain data esanguratsuan, hainbat ekitaldi antolatu ditu Anaka 1881 Kultur Elkarteak, bere presidente Agustin Moratek azaldu duenez: “urtemuga hori ospatzeko egitarau xume bat prestatu dugu”. Egitaraua Hilak 20, asteartea Hitzaldia: Las mujeres en el siglo XVII (Emakumeak XVII. mendean) hitzaldia, Mertxe Trancheren eskutik. 19:30ean, Anakako parrokiko auditorioan. Hilak 22, osteguna Hitzaldia: Aventuras y desventuras de Sancho de Urdanibia (Antso Urdanibiaren abentura eta zoritxarrak), Ana Galdos Monforten eskutik. 19:30ean, Anakako elizako auditorioan. Hilak 24, larunbata Musika aperitifa, Anakako musikarien eskutik, Jose Maria Irastortzaren zuzendaritzapean: Luis XIV.aren gorteko melodiak (J.B. Lully). 13:30ean, Anakako Jaibiltzarrean (Casino), Fabiola erreginaren kalea, 5. Bazkaria XVII. mendeko erara. Anakako Jaibiltzarrean. 12 euroan. Leku mugatuak (izena emateko deitu telefono honetara: 657 77 31 93).
Aurten 400 urte bete dira Anaka auzoko Jaizubia eremuan kokatuta dagoen Urdanibia Jauregia eraiki zutenetik; XV. mendeko errota eta burdinolarekin multzoa osatzen du jauregiak (ikus BOGA astekarian argitaratutako erreportajea). Hain data esanguratsuan, hainbat ekitaldi antolatu ditu Anaka 1881 Kultur Elkarteak, bere presidente Agustin Moratek azaldu duenez: “urtemuga hori ospatzeko egitarau xume bat prestatu dugu”.
Egitaraua
Hilak 20, asteartea
- Hitzaldia: Las mujeres en el siglo XVII (Emakumeak XVII. mendean) hitzaldia, Mertxe Trancheren eskutik. 19:30ean, Anakako parrokiko auditorioan.
Hilak 22, osteguna
- Hitzaldia: Aventuras y desventuras de Sancho de Urdanibia (Antso Urdanibiaren abentura eta zoritxarrak), Ana Galdos Monforten eskutik. 19:30ean, Anakako elizako auditorioan.
Hilak 24, larunbata
- Musika aperitifa, Anakako musikarien eskutik, Jose Maria Irastortzaren zuzendaritzapean: Luis XIV.aren gorteko melodiak (J.B. Lully). 13:30ean, Anakako Jaibiltzarrean (Casino), Fabiola erreginaren kalea, 5.
- Bazkaria XVII. mendeko erara. Anakako Jaibiltzarrean. 12 euroan. Leku mugatuak (izena emateko deitu telefono honetara: 657 77 31 93).


