
Errenteriako Udal Kirol Patronatuak Kirolkide Komunitatea foroa jarri du martxan, eta bertan kirolari eta pertsona guztiek har dezakete parte kirolarekin lotutako gaiei buruz hitz egiteko. Gaiak Kirolkide berak proposatu ahal izango ditu, baina baita e...

Olalden, babes ofizialeko 90 etxebizitzez gain, tasatutako beste 42 etxebizitza ere egingo dira. Apirilaren 10ean irekiko da izen-ematea. Tasatutako etxebizitza hauetan izena emateko epea apirilaren 10etik maiatzaren 10era egongo da irekita Udalaren Etxebizitza Bulegoan (Fermiñene etxean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara). Etxebiden izena emana duten oiartzuarrei adi ibiltzeko eskatu die udalak, izan ere, Olaldeko tasatutako etxebizitzetako bat eskuratu ahal izateko ezinbestekoa izango da udalak irekiko duen erregistroan izena ematea. Tasatutako etxeak eskuratu ahal izateko bete beharreko baldintzak hauek dira: oiartzuarra izatea (gutxienez 2011ko urtarrilaren 1etik herrian erroldatua egotea edo azken 15 urteetan gutxienez bost urtez erroldatua egon izana) eta, 12.000 eta 50.700 € arteko diru-sarrerak izatea. Tasatutako etxebizitzak, babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko diru-sarrerak gainditu arren, salmenta libreko etxebizitza eskuratzeko ezintasunak dituzten herritarrentzako pentsatutako etxebizitzak dira. Babes ofizialekoak Arraguan Udalak etxebizitza politika garatzen eta babes ofizialeko etxebizitzak sustatzen jarraituko du, “oiartzuarrentzako konponbide errealetako bat delako”. Bide horretan, garrantzitsua da Arraguan babestutako 212 etxebizitza (hauetako batzuk alokairu sozialekoak izango dira eta besteak erostekoak) eta tasatutako beste 82 eraiki ahal izateko “urrats garrantzitsuak” ematen ari direla udala eta Eusko Jaurlaritza, “elkarlanean”. Eremu honetan, erosteko babes ofizialeko etxebizitzak eta alokairu sozialekoak egitea aurreikusten da. Udalarentzako, alokairu soziala sustatzea ahalbidetuko duen egitasmoa [...]

Ostiralean zozkatu zituzten Olaldeko babes ofizialeko etxebizitzak (behin-behineko zerrenda). Hona hemen zozketaren bideoak:

Bidasoa Irun eskubaloi taldeak ezin izan zuen punturik lortu asteburuan Pontevedrara (Galizia) egindako bisitan, eta Cangas Morrazoren kontra galdu zuen (27-24), Zilarrezko Mailako 23. jardunaldiari zegokion partidan. Irundarrek bazekiten ez zela parti...

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Oiarso-BKL 36-37 Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. STL Azkune-Oiarso 65-68 Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Trapagaran-Ereintza 32-30 Fu...

Asteazkenean, ipuin kontaketa saioa izango da Ikust Alaia udal liburutegian, Amaia Arriaran ipuin kontalariaren eskutik. Arratsaldeko bostak eta erdietan hasiko da, eta 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Saioaren goiburua Ipuinen aterpea iz...

Joan zen asteburuan Palencian lortutako garaipenak ez zuen jarraipenik izan larunbatean Galen. Real Unionek Sestao River taldearen kontra jokatu zuen, Bigarren B Mailako 29. jardunaldiko partidan, eta bizkaitarrak nagusitu ziren (0-1). Etxanizek lortu zuen Sestaoren gola, lehen zatiko 15. minutuan. Lehen 45 minutuetan ez bezala, bigarren zatian irundarrak hobeto aritu ziren; zelai erdiaren jabe egin ziren, eta etxekoenak izan ziren gol aukera onenak, baina ezin izan zuten jokaldi horietatik bat bera ere gauzatu. Irundarrentzat jardunaldiak alde on bat izan zuen; izan ere, jaitsiera postuetan dauden lehen bi taldeek galdu zuten, Palenciak eta Segovianak, eta beste astebetez zulotik zazpi puntura jarraituko du Unionek. Hori bai, Logroñesen garaipenagatik postu bat galdu du, eta hamalaugarren tokian dago orain. Asteazkenean Lezaman jokatuko dute Irungoek, Athletic Bren kontra; zortzigarren postuan daude bilbotarrak, 43 punturekin.

Lurraldeko Lehen Mailako Irungo Gaztiak eskubaloi taldeak Pasai Donibanen jokatu zuen larunbatean, Donibane Eskubaloiaren kontra. Aukera ona zuten irundarrek bi puntuak lortzeko, sanjuandarrak sailkapeneko azken aurreko postuan zeudelako, baina berdink...

Errenteriako Udalak Maddalen sarietan parte hartzeko deialdia ireki du, aurten 25.en aldiz. Lanak apirilaren 20a baino lehen entregatu beharko dira udaletxeko erregistro orokorrean. Informazio gehiago behar dutenen eskura bi bide utzi dituzte 943 44 96...

Pasa den ostiralean PSE-EEk udalaren kudeaketari egindako kritiken aurrean, udal gobernu taldeak adierazpenok ez direla egia adierazi du, eta “errealitatea faltsutu” egiten dutela. Era berean, “herritarren interes orokorrekin zerikusirik ez duten dinamika alderdikoietan sartuta politikari eta herritarrei” ez dietela mesede egiten adierazi du. Horrenbestez, oposizioari, eta batik bat PSE-EEri, “gutxienezko erantzukizunarekin jokatzeko” eskatu die. Egoera ekonomikoari dagokionez, diruzaintzako soberakina, PSE-EEk esandakoa gezurtatuz, ez dela 1,3 milioi eurokoa esan du, 1,63 milioi eurokoa baizik. Eta inbertsioen harira egindako kritiken aurrean, adierazi du horietatik 840.000 euro konpromiso batzuetara bideratuta daudela jada; hala nola, Gaztaño Berriren urbanizaziora (600.000 euro). Geratzen diren 790.000 euroei dagokionez, 2012. urtea ixteko beharrezkoa izan daitezkeela iritzi dio, batik bat egoera ekonomikoa “gogorra” dela kontuan izanda. Horrez gain, 2011n udalaren diru sarreren eta gastuen arteko likidazioaren aldea -1,4 milioi eurokoa dela jakinarazi du, eta gainkoste hori aurreko udalaren kudeaketa txarraren ondorio dela. Egoera okertu daitekeela ere ohartarazi du foru funtsetik diru gutxiago jasotzen badute; izan ere, aurrekontuetan aurreikusitako kopuru hori aldundiak aholkatutakoa (%5) baino gehiago murriztea (%10,6raino) zuhurra litzatekeela iritzi dio udal gobernu taldeak. Besta gastu batzuk ere egon litezkeela gogorarazi du, udalak orain arte ordaindu ez dituen zor batzuen ondorioz; hala nola, jazarpen kasuetako kalte ordainak (1,5 milioi [...]

Udalak apirilaren 29ko San Marko Egunari begirako ekitaldiak prestatzera deitu ditu eragileak: “Egunaren egitaraua udalaren esku bakarrik ez dagoela kontuan izanda, garrantzitsua da herriko eragileek ere antolaketan parte hartzea, eguna bera ahal...

Txan magoak Psikotropikoak, zertarako? helduentzako ikuskizuna eskainiko du ostiral honetan Lezoko Sotxo tabernan. Magoa 23:00etan hasiko da ikuskizunarekin.

Etzi, asteazkenarekin, Musika Eskolako auditorioan, gitarra entzunaldia izango dugu. Bertan ikasleek banaka joko dute, eta amaitzeko Kontserbatorioko gitarra orkestrak zenbait doinu interpretatuko ditu, Ana Ayneto zuzendari dela. Egitaraua

Aurten 400 urte bete dira Anaka auzoko Jaizubia eremuan kokatuta dagoen Urdanibia Jauregia eraiki zutenetik; XV. mendeko errota eta burdinolarekin multzoa osatzen du jauregiak (ikus BOGA astekarian argitaratutako erreportajea). Hain data esanguratsuan, hainbat ekitaldi antolatu ditu Anaka 1881 Kultur Elkarteak, bere presidente Agustin Moratek azaldu duenez: “urtemuga hori ospatzeko egitarau xume bat prestatu dugu”. Egitaraua Hilak 20, asteartea Hitzaldia: Las mujeres en el siglo XVII (Emakumeak XVII. mendean) hitzaldia, Mertxe Trancheren eskutik. 19:30ean, Anakako parrokiko auditorioan. Hilak 22, osteguna Hitzaldia: Aventuras y desventuras de Sancho de Urdanibia (Antso Urdanibiaren abentura eta zoritxarrak), Ana Galdos Monforten eskutik. 19:30ean, Anakako elizako auditorioan. Hilak 24, larunbata Musika aperitifa, Anakako musikarien eskutik, Jose Maria Irastortzaren zuzendaritzapean: Luis XIV.aren gorteko melodiak (J.B. Lully). 13:30ean, Anakako Jaibiltzarrean (Casino), Fabiola erreginaren kalea, 5. Bazkaria XVII. mendeko erara. Anakako Jaibiltzarrean. 12 euroan. Leku mugatuak (izena emateko deitu telefono honetara: 657 77 31 93).