Olaldeko etxebizitza tasatuen zerrenda apirilaren 10ean irekiko dute
Olalden, babes ofizialeko 90 etxebizitzez gain, tasatutako beste 42 etxebizitza ere egingo dira. Apirilaren 10ean irekiko da izen-ematea. Tasatutako etxebizitza hauetan izena emateko epea apirilaren 10etik maiatzaren 10era egongo da irekita Udalaren Etxebizitza Bulegoan (Fermiñene etxean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara). Etxebiden izena emana duten oiartzuarrei adi ibiltzeko eskatu die udalak, izan ere, Olaldeko tasatutako etxebizitzetako bat eskuratu ahal izateko ezinbestekoa izango da udalak irekiko duen erregistroan izena ematea. Tasatutako etxeak eskuratu ahal izateko bete beharreko baldintzak hauek dira: oiartzuarra izatea (gutxienez 2011ko urtarrilaren 1etik herrian erroldatua egotea edo azken 15 urteetan gutxienez bost urtez erroldatua egon izana) eta, 12.000 eta 50.700 € arteko diru-sarrerak izatea. Tasatutako etxebizitzak, babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko diru-sarrerak gainditu arren, salmenta libreko etxebizitza eskuratzeko ezintasunak dituzten herritarrentzako pentsatutako etxebizitzak dira. Babes ofizialekoak Arraguan Udalak etxebizitza politika garatzen eta babes ofizialeko etxebizitzak sustatzen jarraituko du, “oiartzuarrentzako konponbide errealetako bat delako”. Bide horretan, garrantzitsua da Arraguan babestutako 212 etxebizitza (hauetako batzuk alokairu sozialekoak izango dira eta besteak erostekoak) eta tasatutako beste 82 eraiki ahal izateko “urrats garrantzitsuak” ematen ari direla udala eta Eusko Jaurlaritza, “elkarlanean”. Eremu honetan, erosteko babes ofizialeko etxebizitzak eta alokairu sozialekoak egitea aurreikusten da. Udalarentzako, alokairu soziala sustatzea ahalbidetuko duen egitasmoa [...]
Olalden, babes ofizialeko 90 etxebizitzez gain, tasatutako beste 42 etxebizitza ere egingo dira. Apirilaren 10ean irekiko da izen-ematea.
Tasatutako etxebizitza hauetan izena emateko epea apirilaren 10etik maiatzaren 10era egongo da irekita Udalaren Etxebizitza Bulegoan (Fermiñene etxean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara). Etxebiden izena emana duten oiartzuarrei adi ibiltzeko eskatu die udalak, izan ere, Olaldeko tasatutako etxebizitzetako bat eskuratu ahal izateko ezinbestekoa izango da udalak irekiko duen erregistroan izena ematea.
Tasatutako etxeak eskuratu ahal izateko bete beharreko baldintzak hauek dira: oiartzuarra izatea (gutxienez 2011ko urtarrilaren 1etik herrian erroldatua egotea edo azken 15 urteetan gutxienez bost urtez erroldatua egon izana) eta, 12.000 eta 50.700 € arteko diru-sarrerak izatea.
Tasatutako etxebizitzak, babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko diru-sarrerak gainditu arren, salmenta libreko etxebizitza eskuratzeko ezintasunak dituzten herritarrentzako pentsatutako etxebizitzak dira.
Babes ofizialekoak Arraguan
Udalak etxebizitza politika garatzen eta babes ofizialeko etxebizitzak sustatzen jarraituko du, “oiartzuarrentzako konponbide errealetako bat delako”. Bide horretan, garrantzitsua da Arraguan babestutako 212 etxebizitza (hauetako batzuk alokairu sozialekoak izango dira eta besteak erostekoak) eta tasatutako beste 82 eraiki ahal izateko “urrats garrantzitsuak” ematen ari direla udala eta Eusko Jaurlaritza, “elkarlanean”.
Eremu honetan, erosteko babes ofizialeko etxebizitzak eta alokairu sozialekoak egitea aurreikusten da. Udalarentzako, alokairu soziala sustatzea ahalbidetuko duen egitasmoa den heinean, “oso promozio interesgarria” iruditzen zaio.
Egitasmo hauekin guztiekin, eta lantzen ari deen gehiagorekin, udalak “etxebizitza politika integrala” garatzen jarraituko du. Epe motz-ertain batean, egitasmo hauek guztiek etxebizitza beharrean dauden oiartzuarrei irtenbidea emango dietela espero du udalak.

