Maddalen Sarietarako lanak apirilaren 20a baino lehen bidali beharko dira
Errenteriako Udalak Maddalen sarietan parte hartzeko deialdia ireki du, aurten 25.en aldiz. Lanak apirilaren 20a baino lehen entregatu beharko dira udaletxeko erregistro orokorrean. Informazio gehiago behar dutenen eskura bi bide utzi dituzte 943 44 96...
Errenteriako Udalak Maddalen sarietan parte hartzeko deialdia ireki du, aurten 25.en aldiz. Lanak apirilaren 20a baino lehen entregatu beharko dira udaletxeko erregistro orokorrean. Informazio gehiago behar dutenen eskura bi bide utzi dituzte 943 44 96 13 telefono zenbakia eta euskara[a bildua]errenteria.net helbidea.
Irune Balentziaga Euskara zinegotziak gogorarazi duenez, lehiaketaren helburu nagusia Errenterian bizi edo ikasten ari diren gazteen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzea da.

