Irungo Gaztiakek Donibanen berdindu du
Lurraldeko Lehen Mailako Irungo Gaztiak eskubaloi taldeak Pasai Donibanen jokatu zuen larunbatean, Donibane Eskubaloiaren kontra. Aukera ona zuten irundarrek bi puntuak lortzeko, sanjuandarrak sailkapeneko azken aurreko postuan zeudelako, baina berdink...
Lurraldeko Lehen Mailako Irungo Gaztiak eskubaloi taldeak Pasai Donibanen jokatu zuen larunbatean, Donibane Eskubaloiaren kontra. Aukera ona zuten irundarrek bi puntuak lortzeko, sanjuandarrak sailkapeneko azken aurreko postuan zeudelako, baina berdinketa izan zen azkenean (28-28). Zazpigarren tokian daude irundarrak, hemezortzi punturekin, taularen erdialdean.

