Hostoak ikuskizunaren emanaldi arrakastatsua
Hostoak ikuskizunaren emanaldi arrakastatsua
Lepo bete zen atzokoan Galtzarabordako kiroldegia. Hostoak ikuskizuna taularatu zuten bertan Kukaik, Amaren Alabak eta Oreka TX taldeek, eta arratsaldeko sei eta erdietan, ikuskizuna hasi behar zuen orduan, ilara luzea zen oraindik kanpoaldean. Sarrerak ere agortu ziren emanaldia hasi baino lehenago eta asko izan ziren ikusteko aukerarik gabe gelditu zirenak.


