Galizian galdu du Bidasoa Irunek, eta hamargarren jarraituko du sailkapenean
Bidasoa Irun eskubaloi taldeak ezin izan zuen punturik lortu asteburuan Pontevedrara (Galizia) egindako bisitan, eta Cangas Morrazoren kontra galdu zuen (27-24), Zilarrezko Mailako 23. jardunaldiari zegokion partidan. Irundarrek bazekiten ez zela parti...
Bidasoa Irun eskubaloi taldeak ezin izan zuen punturik lortu asteburuan Pontevedrara (Galizia) egindako bisitan, eta Cangas Morrazoren kontra galdu zuen (27-24), Zilarrezko Mailako 23. jardunaldiari zegokion partidan. Irundarrek bazekiten ez zela partida erraza izango, Cangas sailkapeneko laugarren tokian zegoelako. Nolanahi ere, jardunaldia ez da gaiztoegia izan Bidasoa taldearentzat, atzetik gertuen zituen bi taldetatik Teucrok galdu zuelako eta, Torrelavegak irabazi bazuen ere, irundarren aurretik dagoen Alcobendasi irabazi zioten kantabriarrek.
Horrenbestez, hori-urdinak sailkapeneko hamargarren tokian daude, hemezortzi punturekin, Alcobendasen atzetik (hemeretzi dituzte madrildarrek), eta Torrelavega (hamazazpi) eta Teucroren (hamasei) aurretik. Jaitsiera postuetan dagoen lehen taldeak, Pozoblancok, bederatzi puntu ditu.
Hurrengo partida Barakaldo jokatuko du Bidasoa Irunek; bizkaitarrek 23 puntu pilatu dituzte orain arte, eta zazpigarren daude sailkapenean.

