Astebete baino ez du iraun lasaitasunak
Joan zen asteburuan Palencian lortutako garaipenak ez zuen jarraipenik izan larunbatean Galen. Real Unionek Sestao River taldearen kontra jokatu zuen, Bigarren B Mailako 29. jardunaldiko partidan, eta bizkaitarrak nagusitu ziren (0-1). Etxanizek lortu zuen Sestaoren gola, lehen zatiko 15. minutuan. Lehen 45 minutuetan ez bezala, bigarren zatian irundarrak hobeto aritu ziren; zelai erdiaren jabe egin ziren, eta etxekoenak izan ziren gol aukera onenak, baina ezin izan zuten jokaldi horietatik bat bera ere gauzatu. Irundarrentzat jardunaldiak alde on bat izan zuen; izan ere, jaitsiera postuetan dauden lehen bi taldeek galdu zuten, Palenciak eta Segovianak, eta beste astebetez zulotik zazpi puntura jarraituko du Unionek. Hori bai, Logroñesen garaipenagatik postu bat galdu du, eta hamalaugarren tokian dago orain. Asteazkenean Lezaman jokatuko dute Irungoek, Athletic Bren kontra; zortzigarren postuan daude bilbotarrak, 43 punturekin.
Joan zen asteburuan Palencian lortutako garaipenak ez zuen jarraipenik izan larunbatean Galen. Real Unionek Sestao River taldearen kontra jokatu zuen, Bigarren B Mailako 29. jardunaldiko partidan, eta bizkaitarrak nagusitu ziren (0-1). Etxanizek lortu zuen Sestaoren gola, lehen zatiko 15. minutuan.
Lehen 45 minutuetan ez bezala, bigarren zatian irundarrak hobeto aritu ziren; zelai erdiaren jabe egin ziren, eta etxekoenak izan ziren gol aukera onenak, baina ezin izan zuten jokaldi horietatik bat bera ere gauzatu.
Irundarrentzat jardunaldiak alde on bat izan zuen; izan ere, jaitsiera postuetan dauden lehen bi taldeek galdu zuten, Palenciak eta Segovianak, eta beste astebetez zulotik zazpi puntura jarraituko du Unionek. Hori bai, Logroñesen garaipenagatik postu bat galdu du, eta hamalaugarren tokian dago orain.
Asteazkenean Lezaman jokatuko dute Irungoek, Athletic Bren kontra; zortzigarren postuan daude bilbotarrak, 43 punturekin.

