‘Hostoak’-en urteurrena ospatzeko tokirik onena
Iazko otsailaren 18an estreinatu zuten Kukai, Oreka TX eta Amaren Alabak taldeek Hostoak ikuskizuna, eta urtebete beranduago Errenteria-Oreretan emango dute. Urteurrena ospatzeko tokirik onena izango da duela urte bat “hazia” jarri zuten herri berean eskaintzea. Hori etzidamu izango da, 18:00etatik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikuskizunak “azpiegitura lan handia eta baliabide tekniko bereziak” eskatzen ditu, eta horregatik antzoki handienetan izan ezik, gainontzeko herrietako agertokietara egokitu egin behar izan dute. Hala ere, Galtzarabordako kiroldegiak lana osorik emateko aukera eskaintzen duela azaldu dute. Jon Maia Kukaiko kidearen iritziz, ikuskizuna herrira ekartzea bi arrazoirengatik da garrantzitsua. Batetik, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan egon den ikuskizuna delako, eta harrera onarekin, gainera; eta bestetik, “elkarlan handi eta estu baten emaitza” izan delako. Kukai, Errenteriako Udala eta Landare elkartea ibili dira horren atzean. Ibilbide arrakastatsua Oreka TXko Arkaitz Martinezek gogoan du, duela urtebete lana aurkeztu zutenean, “energia berezi bat ikusi eta sentitu” zutela, baina ez zutela imajinatzen orain arte izandako ibilbidea. Izan ere, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenak bete dituzte, eta hainbat eta hainbat tokitan agortu dituzte sarrerak. Errenteria-Oreretan ere hori egitea nahi dute, eta dagoeneko herrian giroa dagoelakoan dago Maia. Hori ere sarreren salmentetan nabaritzen ari da, “ondo” doala adierazi baitu. Hala ere, oraindik tokia dago, [...]
Iazko otsailaren 18an estreinatu zuten Kukai, Oreka TX eta Amaren Alabak taldeek Hostoak ikuskizuna, eta urtebete beranduago Errenteria-Oreretan emango dute. Urteurrena ospatzeko tokirik onena izango da duela urte bat “hazia” jarri zuten herri berean eskaintzea. Hori etzidamu izango da, 18:00etatik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikuskizunak “azpiegitura lan handia eta baliabide tekniko bereziak” eskatzen ditu, eta horregatik antzoki handienetan izan ezik, gainontzeko herrietako agertokietara egokitu egin behar izan dute. Hala ere, Galtzarabordako kiroldegiak lana osorik emateko aukera eskaintzen duela azaldu dute.
Jon Maia Kukaiko kidearen iritziz, ikuskizuna herrira ekartzea bi arrazoirengatik da garrantzitsua. Batetik, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan egon den ikuskizuna delako, eta harrera onarekin, gainera; eta bestetik, “elkarlan handi eta estu baten emaitza” izan delako. Kukai, Errenteriako Udala eta Landare elkartea ibili dira horren atzean.
Ibilbide arrakastatsua
Oreka TXko Arkaitz Martinezek gogoan du, duela urtebete lana aurkeztu zutenean, “energia berezi bat ikusi eta sentitu” zutela, baina ez zutela imajinatzen orain arte izandako ibilbidea. Izan ere, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenak bete dituzte, eta hainbat eta hainbat tokitan agortu dituzte sarrerak.
Errenteria-Oreretan ere hori egitea nahi dute, eta dagoeneko herrian giroa dagoelakoan dago Maia. Hori ere sarreren salmentetan nabaritzen ari da, “ondo” doala adierazi baitu. Hala ere, oraindik tokia dago, Galtzarabordako kiroldegiak 900 lagun biltzeko tokia eskaintzen baitu. Sarrerak lortzeko bideak gogorarazi ditu: Interneten, Errenteria Hiria Kulturgunean, Landare tabernan eta Xenpelar kultur dendan. 12 euroan eros daitezke.
Hostoak ikuskizuna Mireia Gabilondo eta Igor Otxoak zuzendu dute. Hain zuzen, Otxoaren hitzak izan ditu gogoan Maiak lana aurkezteko: “Tradizioaren sustraietatik edaten duten hiru talde hostoetan zabalduko dira”.

