Herritarren ideien, proposamenen eta saioen zain daude irratian
Kanpaina berri jarri dute martxan Oiartzun Irratian. Herritarren ideiak, proposamenak eta saioak espero dituzte. Irratiko kide Urtzi Argibayk, Alazne Etxeberriak eta Mirari Martiarenak nabarmendu dutenez, «freskotasuna, ideia berriak eta herritarren p...
Kanpaina berri jarri dute martxan Oiartzun Irratian. Herritarren ideiak, proposamenak eta saioak espero dituzte.
Irratiko kide Urtzi Argibayk, Alazne Etxeberriak eta Mirari Martiarenak nabarmendu dutenez, «freskotasuna, ideia berriak eta herritarren parte hartzea» bultzatu nahi dituzte.
Horretarako, hainbat buzoi jarriko dituzte herrian zehar, tabernetan. Horrez gain, Oiartzun Irratiko ateak parez pare zabalik dituztela gogoarazi diete herritarrei. Eta helbide elektronikoa ere badute edonoren eskura: oiartzunirratia@gmail.com.
«Hitz egitea gustatzen zaizuela, lagun koadrila batekin bildu eta tertulian ibili nahi duzuela, saio berri bat sortu nahi duzuela… Zuen hitza entzun nahi dugu!». Amua botata dago, beraz.

