Bigarren eskuko azoka, igandean, Doneztebe plazan
San Marko Mankomunitateak merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatuen bosgarren edizioa antolatu du. Hainbat herritan egingo ditu bigarren eskuko azoka, tartean Oiartzunen. Igandean izango da Doneztebe plazan (txarra eginez gero, Madalensoro pilotalekuan...
San Marko Mankomunitateak merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatuen bosgarren edizioa antolatu du. Hainbat herritan egingo ditu bigarren eskuko azoka, tartean Oiartzunen. Igandean izango da Doneztebe plazan (txarra eginez gero, Madalensoro pilotalekuan).
Hondakinak murrizteko eta prebenitzeko duen ekintza planaren barruan txertatua dago azoka, eta bere helburu nagusiak ondorengoak dira: Erabilitako objektuen berrerabilera indartzea; bigarren eskuko merkatuen duintasuna handitzea eta hiri-hondakinak prebenitzeko aukera ezberdinen inguruan herritarrak informatzea.
Salmentarako edo trukerako postu bat erreserbartzeko, izena eman behar da.

