Urteurrena ospatzeko tokirik onena
Duela urte bat pasatxo estreinatu zuten Kukai, Oreka TX eta Amaren Alabak taldeek Hostoak ikuskizuna, otsailaren 18an. Urte bat beranduago, Errenteria-Oreretan emango dute lana, eta oso-osorik. Hori igandean izango da, 18:30etik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian. Antolatzaileek azaldu dutenez, ikuskizunak azpiegitura lan handia eskatzen du, eta antzoki handietan lanak osorik egin ahal izan badituzte ere, txikietan egokitu egin behar izan dute. Galtzarabordako kiroldegiak, berriz, lana osorik eskaintzeko aukera ahalbidetzen duela jakinarazi dute. Jon Maiak azaldu duenez, estreinaldi hori garrantzitsua da, bi arrazoirengatik. Batetik, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan estreinatu dutelako eta erantzun onarekin, eta bestetik, elkarlan baten emaitza izan delako. Igandekoa Hostoak-en hemezortzigarren ikuskizuna izango da, eta herritarrak animatu dituzte ikustera joatera. Maiaren arabera, herrian nabaritzen da giroa, eta sarreren salmenta ere ondo doa, baina oraindik gehiago mugitu behar da. Sarrerak erosteko bideak gogorarazi ditu: Internet bidez, Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan (ohiko ordutegian), Landare tabernan eta Xenpelar kultur dendan. 12 euro balio dute.
Duela urte bat pasatxo estreinatu zuten Kukai, Oreka TX eta Amaren Alabak taldeek Hostoak ikuskizuna, otsailaren 18an. Urte bat beranduago, Errenteria-Oreretan emango dute lana, eta oso-osorik. Hori igandean izango da, 18:30etik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ikuskizunak azpiegitura lan handia eskatzen du, eta antzoki handietan lanak osorik egin ahal izan badituzte ere, txikietan egokitu egin behar izan dute. Galtzarabordako kiroldegiak, berriz, lana osorik eskaintzeko aukera ahalbidetzen duela jakinarazi dute.
Jon Maiak azaldu duenez, estreinaldi hori garrantzitsua da, bi arrazoirengatik. Batetik, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan estreinatu dutelako eta erantzun onarekin, eta bestetik, elkarlan baten emaitza izan delako.
Igandekoa Hostoak-en hemezortzigarren ikuskizuna izango da, eta herritarrak animatu dituzte ikustera joatera. Maiaren arabera, herrian nabaritzen da giroa, eta sarreren salmenta ere ondo doa, baina oraindik gehiago mugitu behar da. Sarrerak erosteko bideak gogorarazi ditu: Internet bidez, Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan (ohiko ordutegian), Landare tabernan eta Xenpelar kultur dendan. 12 euro balio dute.

