Marquez familiak 2.510 elkartasun sinadura jaso ditu
Marquez familiari elkartasuna adierazteko 2.510 sinadura bildu dituztela jakinarazi du gaur Stop Desahuciosek Beraungo Kutxako bulegoaren parean eginiko agerraldian. Bildutako sinadurak bulegoko zuzendariari eman dizkiote. Ertzainen presentzia izan dute agerraldian. Sinadurak ematera Kutxako bulegoan sartu direnean agertu dira, eta hiru pertsona identifikatu ondoren alde egin dute. Sei kasu berri Stop Desahuciosek jakinarazi duenez, Marquez familiarena ez da kaleratze egoeran dagoen kasu bakarra herrian, eta beste sei ere aztertzen ari da, Oarso babes taldearekin batera: “Etxebizitza, eskubide bat izatetik merkantzia bat izatea baimendu eta bultzatu duen sistema baten biktima dira. Banketxe eta espekulatzaileek izugarrizko etekina atera diote egoera horri”. Egoera hori salatzeko, manifestazioa antolatu dute larunbat honetarako. 18:00etan aterako da Beraungo Pablo Sorozabal plazatik, eta Herriko Plazan amaituko da. Herritar guztiak animatu dituzte euren atxikimendua ematera. Manifestazioarekin bat egin duten talde eta kolektiboak: Ezker Anitza Ezker abertzalea Antikapitalistak Gorripide EA PSE-EE Bildu LAB ESK CGT CCOO ELA COBAS Agustinak, Laguntasuna, Gaztaño, Fanderia, Beraun, Erdialde eta Galtzarabordako bizilagun elkarteak Gipuzkoako Stop Desahucios Errenteria-Oreretako Langabeen Batzarra Zintzilik Irratia Mikelazulo elkartea Euskal Herrian Euskaraz AEK Gazte Independentistak Gipuzkoako DRY Kepasakonlakasa Asamblea por una vivienda digna Amalatz Bilgune Feminista Oreretako gaztetxea
Marquez familiari elkartasuna adierazteko 2.510 sinadura bildu dituztela jakinarazi du gaur Stop Desahuciosek Beraungo Kutxako bulegoaren parean eginiko agerraldian. Bildutako sinadurak bulegoko zuzendariari eman dizkiote.
Ertzainen presentzia izan dute agerraldian. Sinadurak ematera Kutxako bulegoan sartu direnean agertu dira, eta hiru pertsona identifikatu ondoren alde egin dute.
Sei kasu berri
Stop Desahuciosek jakinarazi duenez, Marquez familiarena ez da kaleratze egoeran dagoen kasu bakarra herrian, eta beste sei ere aztertzen ari da, Oarso babes taldearekin batera: “Etxebizitza, eskubide bat izatetik merkantzia bat izatea baimendu eta bultzatu duen sistema baten biktima dira. Banketxe eta espekulatzaileek izugarrizko etekina atera diote egoera horri”.
Egoera hori salatzeko, manifestazioa antolatu dute larunbat honetarako. 18:00etan aterako da Beraungo Pablo Sorozabal plazatik, eta Herriko Plazan amaituko da. Herritar guztiak animatu dituzte euren atxikimendua ematera.
Manifestazioarekin bat egin duten talde eta kolektiboak:
- Ezker Anitza
- Ezker abertzalea
- Antikapitalistak
- Gorripide
- EA
- PSE-EE
- Bildu
- LAB
- ESK
- CGT
- CCOO
- ELA
- COBAS
- Agustinak, Laguntasuna, Gaztaño, Fanderia, Beraun, Erdialde eta Galtzarabordako bizilagun elkarteak
- Gipuzkoako Stop Desahucios
- Errenteria-Oreretako Langabeen Batzarra
- Zintzilik Irratia
- Mikelazulo elkartea
- Euskal Herrian Euskaraz
- AEK
- Gazte Independentistak
- Gipuzkoako DRY
- Kepasakonlakasa
- Asamblea por una vivienda digna
- Amalatz
- Bilgune Feminista
- Oreretako gaztetxea