Irungo kaleak emakumeen begiekin ikusita, eta ibiliaz
Irungo Bilgune Feministak feminismoari lotutako ibilbidea egingo du larunbat arratsaldean, Urdanibia plazatik abiatuta. Seietatik aurrera hiriko hainbat gune esanguratsu zeharkatuko dituzte. “Urteetako borrokari esker lortutako eskubideak gogoratzen joango gara” azaldu zuen Oihana Etxebarrieta Bilguneko kideak astertean Zabaltza plazan eginiko aurkezpenean. Jardunaldiari Atzerapausurik ez, bultzadarik hartzeko ere ez! goiburua jarri diote, eta Pausoka Dantza Taldeak ere parte hartuko du. “Ibilbidean hainbat dantza egingo dituzte. Bilgunetik Pausokakoek beste behin gurekiko izan duten eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu. Ziur larunbatekoa zoragarria izango dela”, esan zuen Etxebarrietak. Amaitzeko festa Lakaxitan Larunbatekoa Martxoaren 8ari lotutako azken ekimena izango da eta festa batekin ospatuko dute, Lakaxita gaztetxean, han izango bait du bukaera ibilbideak. Adin ezberdinetako emakumeek jardungo dute DJ bezala, eta, hala, “historia beste modu batera errepasatu” nahi dute, musikarekin. Afaria ere egingo dute Lakaxitan.
Irungo Bilgune Feministak feminismoari lotutako ibilbidea egingo du larunbat arratsaldean, Urdanibia plazatik abiatuta. Seietatik aurrera hiriko hainbat gune esanguratsu zeharkatuko dituzte. “Urteetako borrokari esker lortutako eskubideak gogoratzen joango gara” azaldu zuen Oihana Etxebarrieta Bilguneko kideak astertean Zabaltza plazan eginiko aurkezpenean.
Jardunaldiari Atzerapausurik ez, bultzadarik hartzeko ere ez! goiburua jarri diote, eta Pausoka Dantza Taldeak ere parte hartuko du. “Ibilbidean hainbat dantza egingo dituzte. Bilgunetik Pausokakoek beste behin gurekiko izan duten eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu. Ziur larunbatekoa zoragarria izango dela”, esan zuen Etxebarrietak.
Amaitzeko festa Lakaxitan
Larunbatekoa Martxoaren 8ari lotutako azken ekimena izango da eta festa batekin ospatuko dute, Lakaxita gaztetxean, han izango bait du bukaera ibilbideak. Adin ezberdinetako emakumeek jardungo dute DJ bezala, eta, hala, “historia beste modu batera errepasatu” nahi dute, musikarekin. Afaria ere egingo dute Lakaxitan.


