Autobus linea berriak, maiatzaren 1etik
Atzoko udal batzarrean maiatzaren 1ean abiatuko duten zerbitzu eraldatua onartu zuten; joan zen asteartean Mugikortasun Mahaian eseri ziren gehienek onartutako diseinua izango da. Alderdi Popularrak zuzenketa bat aurkeztu zuen plenoan, baina ez zuten onartu. PPk eta EAJk zuzenketaren alde bozkatu zuten, Ezker Batuko Manuel Millan abstenitu egin zen, eta PSE-EE eta Bilduk kontra egin zuten, zuzenketa atzera botaz. Ondoren diktamenaren, Irunbuseko lineen aldaketen proposamenaren bozketa egin zuten. Zuzenketaren defentsan Bengoetxeak aurreratu bezala, popularrek ere alde bozkatu zuten, eta autobus linea berriak ahobatez onartu zituzten. Mugikortasun ordezkaria denetik asteazkena egun gozoenetako bat izan zen Cristina Labordarentzat, urtarrilaren 25ekoa gazia izan zen bezala. Lortutako ahobatekotasunarengatik poz handia antzematen zitzaion: “Hiri garraio publikoa berrantolatu eta ezinbestean intermodalitatea bermatu beharra zegoen. Bi hilabete hauetan lan asko egin dugu eta eskerrak eman nahi diet eztabaidan parte hartu dutenei, bakoitzak bere alde egin beharrean, hiri egitasmo baten alde egin dutelako”, adierazi zuen.
Atzoko udal batzarrean maiatzaren 1ean abiatuko duten zerbitzu eraldatua onartu zuten; joan zen asteartean Mugikortasun Mahaian eseri ziren gehienek onartutako diseinua izango da. Alderdi Popularrak zuzenketa bat aurkeztu zuen plenoan, baina ez zuten onartu. PPk eta EAJk zuzenketaren alde bozkatu zuten, Ezker Batuko Manuel Millan abstenitu egin zen, eta PSE-EE eta Bilduk kontra egin zuten, zuzenketa atzera botaz.
Ondoren diktamenaren, Irunbuseko lineen aldaketen proposamenaren bozketa egin zuten. Zuzenketaren defentsan Bengoetxeak aurreratu bezala, popularrek ere alde bozkatu zuten, eta autobus linea berriak ahobatez onartu zituzten.
Mugikortasun ordezkaria denetik asteazkena egun gozoenetako bat izan zen Cristina Labordarentzat, urtarrilaren 25ekoa gazia izan zen bezala. Lortutako ahobatekotasunarengatik poz handia antzematen zitzaion: “Hiri garraio publikoa berrantolatu eta ezinbestean intermodalitatea bermatu beharra zegoen. Bi hilabete hauetan lan asko egin dugu eta eskerrak eman nahi diet eztabaidan parte hartu dutenei, bakoitzak bere alde egin beharrean, hiri egitasmo baten alde egin dutelako”, adierazi zuen.

