
Ostiralean amaituko da Irungo Udaleko Euskara arloak antolatzen duen Solas-Jolas udaleku irekian parte hartzeko izena emateko epea. Solas-Jolas Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitarteko haurrei zuzenduta dagoen udaleku ireki programa da; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako hezkuntza premia berezia duten umeek ere parte har dezakete. Fernando San Martin Euskara Ordezkariak nabarmendu du aurreko aldietan programak emaitza oso onak izan dituela haurren hizkuntzarekiko jarrera hobetze aldera: “urte asko dira programa honekin hasi ginela, baina guk ilusio berberarekin jarraitzen dugu antolatzen. Izan ere, oso harrera ona du guraso, ume eta irakasleen artean, oso programa arrakastatsua da”. Zinegotziak adierazi duenez, Solas-Jolasen bitartez haurrak ohartzen dira euskara ez dela eskolan erabiltzeko hizkuntza soilik, “baizik eta, aisialdian ere, oso ondo pasa dezaketela euskara erabiliz”. Horretarako, Euskara ordezkariak azaldu du oso garrantzitsua dela gurasoen papera haurrak motibatzeko garaian. “Azken finean, haurrek sekulako aukera izango dute ikasgelatik kanpo eta modu naturalean euskaraz disfrutatzeko eta bizitzeko”, gaineratu du. Lekuen zozketa Plazak zozketaren bidez banatuko dira. Udaletik esan dutenez iaz kanpoan geratu zirenak aurrenak izango dira aurten: “Aurten, iaz bezala, programaren kalitatea hobetze aldera, eta gurasoek egindako eskakizunari erantzunez, zozketa egiteko momentuan iaz parte hartu ez zuten umeak lehenetsiko [...]

Indartsu dabil Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldea. 0-1 gainditu zuten Oiartzun larunbatean, eta jaitsiera postuetatik behin betiko aldendu dira berdeak. Larunbatean Behobia taldea hartuko dute etxean.

Sei edukiontzi erre dituzte gauerdian Trintxerpen, eta suak lau ibilgailu kaltetu ditu. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, Oiartzun kalean edukiontzi bat erre dute, 00:50ak aldera. 02:30ak aldera Andonaegi eta Igeldo kaleen artean beste ...

San Juan plazako hotelaren eraikuntza eta ustiapenerako lehiaketa publikoan klausula soziala sartzea eskatuko du EAJk gaurko osoko bilkuran. Gai zerrendako hirugarren puntuan aztertuko dute gaia, San Juan Etxeandian hotela eraikitzeko eta ustiatzeko az...

Asteburuan Anzaran kalearen inguruan izandako ustezko sexu erasoa salatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur, asteartearekin, gertakariaren leku berean, Anzaran kalean. Txingudi Anti Sexistak deitu du mobilizazioa, eta Irungo Udaleko Bozeramaileen Bat...

Gaur goizean hasi dira Bixera eraikina botatzeko lanak. Goizeko zazpiak eta erdiak ziren trafikoa moztu dutenean, eraiste lanak prestaze aldera. 09:00etan hasi da makina lanean; zizaila baten laguntzaz bota dute eraikina. Etorkizunean auditorio berria eraiko dute gaur arte Bixera zegoen lekuan.

Hondarribiko Udalak, Higer Merkatarien Elkarteak eta Bidasoa Bizirik-ek, kalitatezko merkataritzari buruzko informazioa emateko saioa egingo dute gaur, 13:45etik aurrera, Arma plazako interpretazio zentroan. Ekimena Hondarribiko Merkataritza Biziberri...

Emakumeen Ligako 24. jardunaldiko partida irabazi zuen Hondarribia-Irunek larunbatean, Caja Rural Tintos de Toro taldearen aurka. 83-68ko azken emaitzarekin, puntuetan gora egin eta 30 pilatu dituzte guztira. Hala, hamabigarrenak dira sailkapen nagusia...

Santiagotarrak Arraun Elkarteko piraguistek bigarren postua lortu zuten larunbatean Pauen (Okzitania) jokatu zen Euskadiko Slalom Txapelketan. Taldekako bigarren tokiaz gain, guztira bost urre, bederatzi zilar eta bost brontze eskuratu zituzten irundar...

Heldu den ostiralean Jon Santosen erakusketa inauguratuko du …, por favor aretoak. Bertatik adierazi dutenez “proposamen interesgarria” dadarkigu Santosek, 15 egunetan hiru erakusketa ezberdin muntatuko baititu: Y en un solo trazo se ...