Martxoaren 8ko adierazpenaren harira kexu agertu da Bildu
Hondarribiko Bildu ez dago ados Emakumeen Egunaren barruan udalak egin zuen adierazpenaren harira alkateak izan duen jarrerarekin. Udalak landu zuen erakunde adierazpenean euren iritzia ez zela kontuan hartu esan dute Bildukoek. Alkateak adierazpenaren idatzia «azken momentuan» helarazi ziela azaldu dute Bilduko kideek, «alderdien artean adosteko denborarik utzi gabe». Horregatik, Aitor Kerejetaren jarreraren kontrako iritzia plazaratu dute: «Alkatearen jokamoldea honakoa da: aurretik egin, gero esan». Izan ere, Bilduk udalaren adierazpenean ekarpena egiteko borondatea zuen. «Gure ustez, deklarazio instituzional batek talde politiko guztien parte hartzea bultzatu behar du», esan du Ibai Labaien buru duen alderdiak: «Baina alkateak, ohiko duen bezala, ez zigun inongo kasurik egin». Besteak beste, adierazpenean udalak berdintasun teknikari bat kontrata dezala —1997an Udalbatzak hori egitea onartu zuen— eta Emakumearen Berdintasun Batzordea sortzearen beharra txertatu nahi zituen Bilduk: «Bilduren taldeak garbi utzi nahi du gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde dagoela eta lan egiten duela».
Hondarribiko Bildu ez dago ados Emakumeen Egunaren barruan udalak egin zuen adierazpenaren harira alkateak izan duen jarrerarekin. Udalak landu zuen erakunde adierazpenean euren iritzia ez zela kontuan hartu esan dute Bildukoek. Alkateak adierazpenaren idatzia «azken momentuan» helarazi ziela azaldu dute Bilduko kideek, «alderdien artean adosteko denborarik utzi gabe». Horregatik, Aitor Kerejetaren jarreraren kontrako iritzia plazaratu dute: «Alkatearen jokamoldea honakoa da: aurretik egin, gero esan».
Izan ere, Bilduk udalaren adierazpenean ekarpena egiteko borondatea zuen. «Gure ustez, deklarazio instituzional batek talde politiko guztien parte hartzea bultzatu behar du», esan du Ibai Labaien buru duen alderdiak: «Baina alkateak, ohiko duen bezala, ez zigun inongo kasurik egin».
Besteak beste, adierazpenean udalak berdintasun teknikari bat kontrata dezala —1997an Udalbatzak hori egitea onartu zuen— eta Emakumearen Berdintasun Batzordea sortzearen beharra txertatu nahi zituen Bilduk: «Bilduren taldeak garbi utzi nahi du gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde dagoela eta lan egiten duela».