Hamahirugarrenean iritsi da Real Unionen garaipen desiratuena
Hamahirugarrenean bai. Hamabi partida zeramatzan Real Unionek garaipenik gabe, baina hamahirugarrenean lortu du, Palenciaren aurka, kanpoan gainera (0-1). Iker Alegrek lortu zuen txuri-beltzen gol bakarra larunbatean, 56. minutuan. Urrezko hiru puntu p...
Hamahirugarrenean bai. Hamabi partida zeramatzan Real Unionek garaipenik gabe, baina hamahirugarrenean lortu du, Palenciaren aurka, kanpoan gainera (0-1). Iker Alegrek lortu zuen txuri-beltzen gol bakarra larunbatean, 56. minutuan. Urrezko hiru puntu poltsikoratzeko balio izan zuen golak.
Partidaren ondoren, Roberto Olabe irundarren entrenatzailea pozik agertu zen bolada txarra bukatu dutelako. “Espero dut garaipen honek heldu diren partidei begira konfiantza hartzeko balio izatea”, esan zuen.
Behintzat, Palencian eskuratutako hiru puntuekin arnasa hartuko dute irundarrek; galduz gero jaitsiera postuetatik hiru puntura jarriko baitziren. Jardunaldia amaituta, hamahirugarren jarri dira irundarrak, 36 punturekin, jaitsieratik seira. Gainera, Palencia zuloan sartzeko balio izan zuen igandekoak. Palencia da hain zuzen ere jaitsiera postuetan dagoen lehen taldea.
Sestaorekin larunbatean
Datorren asteburuan etxean jokatuko du Real Unionek, Sestao Riverren kontra. Irungo taldekoek esan dutenez larunbatean izango da partida, eta ez igandean, ohikoa den bezala; hurrengo asteazkenean liga dagoelako aurreratu dute bizkaitarren kontrako partida.