Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Euskaraz Bizi Egunean parte hartzera deitu du EHEk

Hilaren 17an egingo dute Donostian Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskarazek (EHE) antolatuta, “euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar den bultzada emateko”. Egitarau oparoa prest dute antolatzaileek, goizez eta arratsaldez jaiaz gozatzeko. Trinitate plazan ekimen ugari egingo dituzte, eta arratsalderako, Euskalduna naiz eta harro nago! lelopean nazio manifestazio “koloretsua” prestatu dute. Eguerdian, Konstituzio plazan herri bazkaria, eta ilunabarrean, kontzertuak iragarri dituzte. Praktika burujabea hautatu Oreretako Euskal Herrian Euskarazek egun horretarako deia luzatu du, “Euskal Herri euskaldun eta burujabe baten alde” egiteko, eta herritar guztiak animatu ditu Donostiara joatera. Datorren larunbatekoa, “euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela erakusteko eguna” izango dela gaineratu zuen Oreretako EHEk pasa den larunbatean, hainbat herritar eta eragilerekin batera egindako agerraldian. Euskal komunitatea hizkuntza komunitate minorizatua dela ere gogorarazi zuen: “Euskal Herrian bizi garen hiru milioi biztanleetatik laurdenak baino ez dakigu euskaraz, eta euskal hiztun guztiak gara gaztelaniaz edo frantsesez elebidun, mendeetako asimilazio prozesuaren ondorioz”. Praktika burujabearen aldeko hautua indartu beharra nabarmendu zuten, bestalde, EHEko kideek “erdararen hegemoniarekin” amaitu eta euskaraz bizi den herria bilakatzeko. Horretarako, ezinbestekotzat jo zuten norbanakoen “determinazioa” eta baita euskaldun komunitatearena ere, “dimentsio kolektiboa ezin dugulako ahaztu”. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egitea nahikoa ez dela eta, euskarak bere lurralde osoan “lehentasunezko [...]

admin
Bidasoa
2012/03/13

Hilaren 17an egingo dute Donostian Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskarazek (EHE) antolatuta, “euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar den bultzada emateko”. Egitarau oparoa prest dute antolatzaileek, goizez eta arratsaldez jaiaz gozatzeko. Trinitate plazan ekimen ugari egingo dituzte, eta arratsalderako, Euskalduna naiz eta harro nago! lelopean nazio manifestazio “koloretsua” prestatu dute. Eguerdian, Konstituzio plazan herri bazkaria, eta ilunabarrean, kontzertuak iragarri dituzte.

Praktika burujabea hautatu
Oreretako Euskal Herrian Euskarazek egun horretarako deia luzatu du, “Euskal Herri euskaldun eta burujabe baten alde” egiteko, eta herritar guztiak animatu ditu Donostiara joatera. Datorren larunbatekoa, “euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela erakusteko eguna” izango dela gaineratu zuen Oreretako EHEk pasa den larunbatean, hainbat herritar eta eragilerekin batera egindako agerraldian.

Euskal komunitatea hizkuntza komunitate minorizatua dela ere gogorarazi zuen: “Euskal Herrian bizi garen hiru milioi biztanleetatik laurdenak baino ez dakigu euskaraz, eta euskal hiztun guztiak gara gaztelaniaz edo frantsesez elebidun, mendeetako asimilazio prozesuaren ondorioz”.

Praktika burujabearen aldeko hautua indartu beharra nabarmendu zuten, bestalde, EHEko kideek “erdararen hegemoniarekin” amaitu eta euskaraz bizi den herria bilakatzeko. Horretarako, ezinbestekotzat jo zuten norbanakoen “determinazioa” eta baita euskaldun komunitatearena ere, “dimentsio kolektiboa ezin dugulako ahaztu”.

Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egitea nahikoa ez dela eta, euskarak bere lurralde osoan “lehentasunezko estatusa” izan behar duela adierazi zuen EHEk: “Ezagutu beharrekoa, zein funtzio guztietarako hizkuntza izendatu behar da euskara. Eta hizkuntza politikaren bitartez alor guztietan nagusi izateko neurriak hartu behar dira”.

Frantzia eta Espainiako estatuetako konstituzioek horretarako aukerarik ematen ez dutela-eta Euskal Herriak “burujabetza” behar duela defendatu zuten EHEko kideek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.