Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Autobus batek erdialdea eta Txingudi lotuko ditu, bihartik hasita

Bihartik hasita Araso eta Txingudi Merkatalgunearekin lotuko duen autobus zerbitzu bat abiatuko dute. Apirilaren 30a arte ibiliko da, hiri autobusen aldaketak indarrean sartu arte. Udalak eta AUIF konpainiak adostu dute zerbitzua, eta E22a erdigunetik ez pasatzeko erabakiak utzi duen hutsunea betetzera dator, Mugikortasun ordezkari Cristina Labordak azalduenez: “Ibilbideen aldaketak maiatzaren 1ean indarrean sartuko direla uste dugu, horregatik, bitartean inguru horietako erabiltzaileei eta langileei joan-etorria erraztu nahi diegu”. Udalarentzat zerbitzu hau lehenbailehen abiatzea “lehentasunezkoa” zela argitu du Labordak. Zinegotziak gogoratu du Irungo Udalak Hondarribia-Txingudi ibilbidearekin adostasun eza agertu izan duela, linea horrek Hondarribia, Ospitala eta Txingudi lotuko dituelako, “Irungo erdigunetik pasatu gabe”. Mugikortasunaren ordezkariak adierazi duenez, “hiriko autobusen inguruko proposamen berria Aldundiaren aldaketak herritarrentzak ekarri duen zerbitzu-murrizketa horretara egokitu da, eta L-2 gutxienez orduro iritsiko da Txingudi Merkataritza Gunera eta Arasora. Hori martxan jarri arte, behin-behineko autobusa egongo da martxan, erabiltzaileek eta inguru horietako langileek izan ditzaketen premiei erantzuteko”. Txinguditik eta erdietan Autobus berriak ordubeteko maiztasuna izango du. Lehen autobusa 08:10an aterako da, eta gaueko hamarrak eta erdiak arte ibiliko da. Txingudi merkatalgunetik eta erdietan aterako da eta erdigunera bidean Katean, Elizatxo etorbidean, Gipuzkoan eta Colonen geratuko da. Berriro ere Arasoara bidean, Aduana kaletik joango da. Labordak gaineratu du gainontzeko hiri-autobusen tarifa bera izango duela eta [...]

admin
Bidasoa
2012/03/13

Bihartik hasita Araso eta Txingudi Merkatalgunearekin lotuko duen autobus zerbitzu bat abiatuko dute. Apirilaren 30a arte ibiliko da, hiri autobusen aldaketak indarrean sartu arte. Udalak eta AUIF konpainiak adostu dute zerbitzua, eta E22a erdigunetik ez pasatzeko erabakiak utzi duen hutsunea betetzera dator, Mugikortasun ordezkari Cristina Labordak azalduenez: “Ibilbideen aldaketak maiatzaren 1ean indarrean sartuko direla uste dugu, horregatik, bitartean inguru horietako erabiltzaileei eta langileei joan-etorria erraztu nahi diegu”. Udalarentzat zerbitzu hau lehenbailehen abiatzea “lehentasunezkoa” zela argitu du Labordak.

Zinegotziak gogoratu du Irungo Udalak Hondarribia-Txingudi ibilbidearekin adostasun eza agertu izan duela, linea horrek Hondarribia, Ospitala eta Txingudi lotuko dituelako, “Irungo erdigunetik pasatu gabe”. Mugikortasunaren ordezkariak adierazi duenez, “hiriko autobusen inguruko proposamen berria Aldundiaren aldaketak herritarrentzak ekarri duen zerbitzu-murrizketa horretara egokitu da, eta L-2 gutxienez orduro iritsiko da Txingudi Merkataritza Gunera eta Arasora. Hori martxan jarri arte, behin-behineko autobusa egongo da martxan, erabiltzaileek eta inguru horietako langileek izan ditzaketen premiei erantzuteko”.

Txinguditik eta erdietan
Autobus berriak ordubeteko maiztasuna izango du. Lehen autobusa 08:10an aterako da, eta gaueko hamarrak eta erdiak arte ibiliko da. Txingudi merkatalgunetik eta erdietan aterako da eta erdigunera bidean Katean, Elizatxo etorbidean, Gipuzkoan eta Colonen geratuko da. Berriro ere Arasoara bidean, Aduana kaletik joango da. Labordak gaineratu du gainontzeko hiri-autobusen tarifa bera izango duela eta eta Lurraldebuseko txartela erabili daitekeela. Udaletik jakinarazi dute autobus zerbitzu horren kostoa 14.853 eurokoa izango dela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.