Asteburuko eraso sexista salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur
Ertzaintzak 18 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbat gauerdian Irunen, ustez 30 urteko emakume bati sexu erasoa egiten saiatu zelakoan. Gertakaria salatzeko Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak elkarretaratzea egingo du gaur, 19:00etan. TASeko kid...
Ertzaintzak 18 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbat gauerdian Irunen, ustez 30 urteko emakume bati sexu erasoa egiten saiatu zelakoan. Gertakaria salatzeko Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak elkarretaratzea egingo du gaur, 19:00etan. TASeko kide den Oihana Etxebarrietak dei egin die irundarrei erasoa izan den tokian bertan —Anzaran parkean— egingo duten elkarretaratzera agertzeko.
Udaleko bozeramaileen batzordea bildu zen atzo goizean, eta bat egin zuen TASek egindako deialdiarekin. Jose Antonio Santano alkateak “sexu erasotzaileei gerra deklaratzeko” eskatu zien hiritar, erakunde eta segurtasun arduradunei.