Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

11 tabernak bat egin dute Hondarribia Pintxo 2.0 ekimenarekin

«Krisi garaiek kontsumitzaileen aukerak murriztu» dituztelako, herriko ostalariek Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena martxan jarriko jarriko dute bihartik aurrera. Portuko hamar tabernak eta Amuteko batek parte hartuko dute ekimenean. «Moda bat dela badakigu, baina Hondarribiko kasuan, bi euroren truke pintxoa eta tragoska eskaintzeaz gain, kalitatea zaindu nahi dugu. Maila handiko lokal eta sukaldariak daude Hondarribian», azaldu zuen ostiralean Ion Bergara Enbata tabernako arduradun eta ekimeneko partaideak. Asteazken eta ostegunero Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena asteazken eta ostegunero egingo dute, eta bertako tabernariek eta Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sustatuta sortu dute. Astero izango da eskaintza berezia —jaiegunetan eta jai bezperatan izan ezik—, eguerdian eta gauean, ekainaren 21a arte. «Bezeroak erakarri eta bertako ostalaritza dinamizatu nahi dugu, baina hondarribiarrei zuzenduta dago bereziki, pintxo berriak eskainiko baititugu astero, ardo edo bestelako edariekin lagunduta», azaldu zuen Bergarak. «Pintxo-poteak arrakasta izango duela uste dugu, eta jendea astegunetan gugana hurbiltzea espero dugu», adierazi zuen ostiralean Enbata tabernako jabeak. 11 parte hartzaile Hiru hilabetez Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenean parte hartuko duten hamaika tabernak honakoak dira: San Pedro kaleko Ardoka, Goxodenda, Ignacio, Itxaropena, Lekuona, Txantxangorri eta Yola Berri; Zuloaga kaleko Hondar; Almirante Alonso kaleko Kai Zaharra eta Amute auzoko Casa Manolo. Ekimenaren bultzatzaileek nabarmendu dutenez, ez dira izan Hondarribian ekimena martxan [...]

admin
Hondarribia
2012/03/13

Hondarribitarrak erakarri nahi dituzte batez ere.

Hondarribitarrak erakarri nahi dituzte batez ere.


«Krisi garaiek kontsumitzaileen aukerak murriztu» dituztelako, herriko ostalariek Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena martxan jarriko jarriko dute bihartik aurrera. Portuko hamar tabernak eta Amuteko batek parte hartuko dute ekimenean.

«Moda bat dela badakigu, baina Hondarribiko kasuan, bi euroren truke pintxoa eta tragoska eskaintzeaz gain, kalitatea zaindu nahi dugu. Maila handiko lokal eta sukaldariak daude Hondarribian», azaldu zuen ostiralean Ion Bergara Enbata tabernako arduradun eta ekimeneko partaideak.

Asteazken eta ostegunero
Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena asteazken eta ostegunero egingo dute, eta bertako tabernariek eta Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sustatuta sortu dute. Astero izango da eskaintza berezia —jaiegunetan eta jai bezperatan izan ezik—, eguerdian eta gauean, ekainaren 21a arte. «Bezeroak erakarri eta bertako ostalaritza dinamizatu nahi dugu, baina hondarribiarrei zuzenduta dago bereziki, pintxo berriak eskainiko baititugu astero, ardo edo bestelako edariekin lagunduta», azaldu zuen Bergarak.

«Pintxo-poteak arrakasta izango duela uste dugu, eta jendea astegunetan gugana hurbiltzea espero dugu», adierazi zuen ostiralean Enbata tabernako jabeak.

11 parte hartzaile
Hiru hilabetez Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenean parte hartuko duten hamaika tabernak honakoak dira: San Pedro kaleko Ardoka, Goxodenda, Ignacio, Itxaropena, Lekuona, Txantxangorri eta Yola Berri; Zuloaga kaleko Hondar; Almirante Alonso kaleko Kai Zaharra eta Amute auzoko Casa Manolo.

Ekimenaren bultzatzaileek nabarmendu dutenez, ez dira izan Hondarribian ekimena martxan jarri duten lehenak, izan ere, Alde Zaharreko Etxeberria, Danontzat eta San Nicolas tabernek ere zerbitzu hori ematen dute: «Ostegunetan egiten dute, eta denak lagunak izanik, jendea animatu nahi dugu eskaintza horretaz ere goza dezaten».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.