Prebentzio teknikaria kontratatzeko deialdia egin du udalak
Errenteriako Udalak prebentzio teknikaria kontratatzeko deialdia egin du, “lanpostua behin betikotasunez bete arte edo beharrezkoa ikusten ez delako ikusten bada, amortizatzea erabaki arte”. Hainbat baldintza bete behar dira eskaerak aurk...
Errenteriako Udalak prebentzio teknikaria kontratatzeko deialdia egin du, “lanpostua behin betikotasunez bete arte edo beharrezkoa ikusten ez delako ikusten bada, amortizatzea erabaki arte”.
Hainbat baldintza bete behar dira eskaerak aurkezteko: 16 urteak beteak edo erretiroa hartzeko gehienezko adina pasatu gabea izatea, lanarekin lotutako tituluren bat edukitzea (ingeniari teknikoa, unibertsitatea diplomatura, arkitekto teknikoa, hirugarren mailako lanbide heziketa edo baliokidea), Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuaren Araudia onartzen duen 39/1997 EDren 37.2 artikuluan exijitutako prestakuntza edukitzea eta hirugarren hizkuntza eskakizuna izatea.
Eskaerak aurkezteko azken eguna martxoaren 23a izango da, eta udaletxeko erregistrora eraman beharko dira.

