
Argoiak elkarteak Emakumearen Asteko ekitaldiekin jarraitzen du. Asteazken honetan Yolanda Cerverok Mujer en positivo (Emakumea positiboan) goiburuko hitzaldia eskainiko du, elkartearen egoitzan.

Udaletik jakinarazi dutenez, bihar eraitsiko dute Bixera eraikina. Azken egunotan zenbait elementu txiki kendu dituzte, eta bihar botako dute eraikina, zizaila bat baliatuz. Lanak egiteko trafikoa moztuko dute 07:30ean. Lanak egin behar dituen enpresar...

Errenteriako Udalak prebentzio teknikaria kontratatzeko deialdia egin du, “lanpostua behin betikotasunez bete arte edo beharrezkoa ikusten ez delako ikusten bada, amortizatzea erabaki arte”. Hainbat baldintza bete behar dira eskaerak aurk...

Errenteria-Oreretako bi aretotan zintzilikatu ditu margolari trintxerpetarrak bere lanak: Gaztelu ostatuan eta Zubia kafetegian. Gaztelun hamabi koadro jarri ditu, eta gehienak leiho batetik ikusitako paisaiak dira. Apirila bitartean izango dira koadro...

Euskaldarrak elkarteak hogeita zazpigarrenez antolatuko du Gastronomia Erakustaldia. Bihar aurkeztuko dute erakustaldiaren aldi berria Euskaldarraken egoitzan bertan arratsaldeko zortzietatik aurrera eta bertan izango dira parte hartuko duten elkarte g...

Eguraldi onarekin egin zuten atzo Errenteriako V. Txakur Kros txapelketa, eta bertan, Sergio Rodriguez eta Naiara Casi izan ziren onenak Nua eta Ruka txakurrekin, hurrenez hurren. Lasterketa horretan Espainiako Kopako eta Gipuzkoako Txakur Kros Txapelk...

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Oiarso-Cafes Aitona 38-40. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Oiarso-Errotaundi 54-67. Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Ereintza-Amazsa U...

Jose Maria Zabalza zinegila irundarraren gainean Amaia Kultur Zentroan jarri duten erakusketari lotuta, Homicidios en Chicago (1969) film luzea proiektatuko dute Amaiako auditorioan, asteartean.

Emakumeen Eguneko ekitaldien haritik, larunbatean jakinarazi zituzten Mariasun Landa Sariaren irabazleen izenak. Karmele Mitxelena eta Maite Ruiz de Azua dira. Lehenengoak Sorkun musikariari buruzko lana idatzi du, eta bigarrenak, berriz, senide bat iz...

Lezoar talde bat herrian Zero Zabor taldea sortzeko lanean ari da, eta iragarri dutenez, hilaren 14an bigarren bilera egingo dute, sortze bide horretan. Oroitzene euskaltegian egingo dute bilera, 19:00etatik aurrera. Pasa den astean egin zuten leheneng...

Pasa den astean egin bezala, aste honetan ere bigarren saihesbiderako sarrera itxiko dute Errenterian. Hain zuzen, Urumeako zubian, Astigarraga inguruan, egin behar dituzten lanengatik itxiko dute sarrera, inguru horretan egon daitezkeen auto pilaketak...

Atzo jokatu zuten Errenteriako kaleetan Gazte Mailako XXI. Errenteria Hiria Txirrindularitza Saria, eta gizonetan Cristian Torres izan zen onena eta emakumeetan Irene San Sebastian. Lehenengo herritarra, berriz, Laguntasuna taldeko Gaizka Castelruiz iz...

Martxoaren 29rako deitutako greba orokorra dela eta, Oiartzungo ezker abertzaleak herri batzarra egingo du gaur, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. «Grebaren inguruko arrazoiez informatu eta egunaren prestaketa dinamizatzeko» izango da bilera, ezke...

Ertzaintzak 18 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbat gauerdian Irunen, ustez 30 urteko emakume bati sexu erasoa egiten saiatu zelakoan. Emakumeak jarritako salaketaren arabera, hiru lagun emakumearengana gerturatu ziren droga eskaintzera, eta emakume...

Aretxabaleta zailaren kontra meritu handiko garaipena lortu zuen Pasaiak larunbatean, 3-2. Lehen zatian 0-2 irabazten jarri ziren Aretxabaletakoak, baina bigarrenean, eta atsedenaldian aldageletan izandako hizketaldiaren ondoren, gogotsu atera ziren an...